Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Mikel Irujo kontseilaria jaso du MONDRAGONek Otaloran

Pello Rodriguezek eta Mikel Irujok -Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak- gidatutako bileran, MONDRAGONek eta Nafarroako Gobernuak abian dituzten proiektu eta lankidetzen berri eman zuten.
Pello Rodriguezek elkarlan honen izaera estrategikoa azpimarratu zuen, “gertutasunaz ari gara, proiektu berriekiko eta hauek osatzen dituzten pertsonekiko gertutasunaz. Harremana iraunkorra da denboran, eta oso anitza sektoreei dagokienean, batez ere industria, energia eta agri-food esparruetan”.
Mikel Irujok, MONDRAGONek Nafarroarekin duen harremanaz hitz egin zuen. “Proiektu zirraragarri baten aurrean gaude, gure erkidegoan 4.500 pertsona baino gehiago enplegatzen dituena. MONDRAGON Nafarroako bigarren enplegatzaile bihurtu da, eta enpresa-sarean artikulazio berritzaile eta garrantzitsua du”, azpimarratu zuen kontseilariak.
Bestalde, barruetako airearen kalitatea monitorizatu eta hobetzeko Smart Soluzioetan espezializatuta dagoen InBiot enpresarekin sinatutako lankidetzaz ere hitz egin zen. 500.000 euroko ekarpena egin diote proiekturari, 250.000na euro bakoitzak, MONDRAGON Sustapen Funtsak eta SODENAk, Nafarroako Gobernuaren Garapenerako Sozietateak.