Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Mikel Aranak jaso ditu Columbus lehiaketako sariak

Mikel Aranaren argazki irabazlea
Columbus argazki lehiaketaren bigarren edizioan 60 lan aurkeztu dira eta horien artean, epai-mahaiak Mikel Arana argazkilari atxabaltarraren argazkia aukeratu du, "bereziki Columbusek duen bizitza begitzeko moduarekin bat egiten duelako. Oso ondo islatzen du Columbus markaren filosofia eta izateko era", adierazi digu Arantxa Izura, Columbuseko brand managerrak.
Irabazleak, mendiko motxila, pontxo-denda eta mendiko bastoiak irabazi ditu, Columbus markarekin bere aisialdiaz gozatzeko aukera izango du etorkizunean. Columbusek, berriz, jasotako argazki guztiak bere artxiboan gordeko ditu eta asko eskertu nahi die parte-hartzaileei eta etorkizunean ere Columbusekin bat egiteko eskatzen die, bai Facebook zein Twitter kanaletan.
Arantxa Izura eta Mikel Arana, Columbusen egoitzan.
Sari banaketa ekitaldia Bergaran egin zen atzo arratsaldean, Columbusen egoitza nagusian.
Sari banaketa argazkia guztiak: https://www.flickr.com/photos/tulankide/sets/72157651306632784