Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren 7. edizioa, maiatzaren 8an Huhezin
- 2. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 3. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 4. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 5. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 6. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEren lehen edizioa iristear

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa 2019ko urtarrilaren 19an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Emozioz beteriko taldekako ikasketa esperientzia dugu hau, ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgiltzera animatzen dituena.
Emozioz beteriko taldekako ikasketa esperientzia dugu hau, ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgiltzera animatzen dituena
Lehen edizio honetan 20 taldek hartuko dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik; konkretuki Arizmendi ikastolatik (Eskoriatza eta Arrasate) bost taldek, Mariaren Lagundiatik hiruk (Bergara), Axular (Donostia), El Regato (Barakaldo), Urkide (Gasteiz) eta Jesus Maria ikastetxeetatik bik (Bilbo) eta Trueba (Bilbo), Egibide (Gasteiz), Elburgo (Araba) eta Zuazola ikastoletatik (Oñati) talde banak.
Kontuan izanik gehienez 16 pertsonetako taldeak osatu daitezkeela torneoaren egunean, 320 ikasle inguru batzea aurreikusten du antolakuntzak. Eta horiei guztiei familia, kide eta publiko orokorra batuz gero, 500 bat lagun gerturatuko dira torneo egunean Iturripeko Campusera.
Dena prest INTO ORBIT erronkarako!
Agente antolatzaileak gaur bildu dira ekitaldiaren aurkezpen ofizialerako. Bertan, MONDRAGON Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Ulma Taldea eta Ausolaneko ordezkariak elkartu dira. Talde parte-hartzaileek urtebetez espazioan nola bizi daitekeen erakutsiko digute, kolonizazio hau arrakastaz aurrera eraman ahal izateko soluzio berritzaileak emanez.. Bestalde, robotaren jokoak bertaratutakoak dibertituko ditu genio txikien asmakizunekin. Dena prest INTO ORBIT erronkarako!