Irakaskuntza
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEren lehen edizio arrakastatsua

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean izan da gaur, larunbata. Emozioz beteriko taldekako ikasketa esperientzia honetan, ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgildu dira. Lehen edizio honetan 20 taldek hartu dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak; konkretuki Arizmendi ikastolatik bost taldek, Mariaren Lagundiatik hiruk, Axular, El Regato, Urkide eta Jesus Maria ikastetxeetatik bik eta Trueba, Egibide, Elburgo eta Zuazola ikastoletatik talde banak.


Irekiera ekitaldi ikusgarri batek eman dio hasiera egunari. Bertan, Markel Olano (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia), Iñigo Ucín (MONDRAGON Korporazioko presidentea), Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea), Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea), Leire Bilbao (Innobasqueko zuzendari orokorra), Manu Salaverria (Innobasqueko presidentea) eta Ainhoa Aizpuruk (Ekonomia Sustapenerako Gipuzkoako Ahalduna) botoi handi bat sakatuz bertaratutakoak INTO ORBIT erronkan murgiltzera gonbidatu dituzte.

Interkooperazio ariketa garrantzitsua
microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa MONDRAGON Korporazioa, Innobasque, Scientia Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua dago, antolakuntza Ulma Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolan erakundeen esku geratuz. Erakunde ezberdinen arteko interkooperazio ariketa garrantzitsua izan da hau, enpresa, ikerketa eta jakintza arloko kooperatiben eguneroko jarduna etorkizuneko profesionalei gerturatzea ahalbidetuko duena.
Jardunaldiaren arrakasta bermatzeko garrantzitsua izan da parte hartu duten 50 boluntarioen presentzia. Horien artean 20 Floater izan dira, 12 epaile, 2 arbitro zuzendari, 2 Pit Manager, 2 Score eta Time Keeper eta 4 Open Field izan dira.
FIRST LEGO League Euskadi finalerako balizko entrenamendua
FIRST LEGO League Euskadiren finala otsailaren 16an izango da Gasteizko Europa Jauregian, eta bertan parte hartuko duten zenbait taldek beraien proiektuen egoera aztertzeko aukera izango dute microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEn.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 44 ikastetxetako 1.500 ikaslek hartuko dute parte FIRST LEGO League Euskadiren hamargarren edizioa den honetan. Aurten ikasleek INTO ORBIT erronkari aurre egin beharko diote, zientzia-proiektua, robotaren jokoa eta balioen atalean. INTO ORBIT erronkaren baitan partaideek espazioan bizitza errazteko soluzio berritzaileak proposatu beharko dituzte, bertan urtebetez bizitzeak sor ditzakeen arazoentzako konponbideak emanez.
Argazki gehiago dituzue Flickr.com-en.