Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MIBA kooperatibak 50. urteurrena ospatu du
Egun osoko egitaraua prestatu zuten MIBA kooperatibaren 50 urteurrena ospatzeko. Goizean goiz hasi ziren prestaketa lanak, nahiz eta bazkideek goizeko 12:00etan elkartu ziren Etxebarriako elizan ospatu zen meza santuan, hildako bazkideak gogoratuz.
Bitartean, bertako frontoian umeentzak puzgarriak izan ziren eta bertan egin zitzaien eguerdiko 1:30etan kooperatibako fundatzaileei omenaldi beroa.
Omenduak
Jende ugari bildu zen Etxebarriako frontoian: omenduak eta beraien familiartekoak, eta baita bazkide zein langileak. Hauek izan ziren omenduak: Pedro Urkiza, Laureano Guisasola (bere alarguna den Juanita Erkiagak jaso zuen oroigarria); Agustin Barruetabeña (bere alarguna den Emili Gerrikabeitiak jaso zuen oroigarria); Marcelino Barinagarrementeria (bere alaba den Maria Jesusek jaso zuen oroigarria); Jose Iriondo (bere alarguna den Juanamari Lejardik jaso zuen oroigarria); Ramon Anitua; Jabier Guerricagoitia; Tere Laka; Jose Ibarzabal, Ion Belamendia eta Eugenio Jaio (min hartuta ezin izan zen omenaldian egon).
Oroigarriak emateko erakunde zein kooperatibetako ordezkariak bildu ziren bertan: Agustin Marcaide, MONDRAGONeko Kongresuko lehendakaria eta Eroskiko zuzendari orokorra; Irma Etxeberria, Markinako alkate ordea; Martin Longarte, MIBAko lehendakaria; Iñaki Sainz Oxinaga, MIBAko gerentea; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako elikagaien kalitate eta industriako zuzendaria; Jesus Iriondo, Etxebarriako alkatea; Ikerne Zuloaga, eta Bizkaiko Foru Aldundiko nekazaritza arloko zuzendaria.
Antolatzaileek gogoan izan zuten, baita ere, On Julian Olazabalaga apaizaren figura. Izan ere, bera izan zen Lea-Artibai inguruko kooperatiba mugimenduaren sortzaile eta laguntzaile amorratua; eta horien artean zeresan handia izan zuen MIBAren sorkuntzan.
Gaur egungo MIBA
Ekitaldian, Iñaki Sainz gerenteak goraipatu zuen bezala, kooperatiba honek historian zehar bizirik mantendu duen filosofia, momentuko beharretara egokitzen joan dena. Batik bat, honako bi oinarri sendoetan finkatu du kooperatibak bere proiektua: bazkide erabiltzaile eta lan-bazkideen arteko oreka mantentzea; nekazal sektoreak dituen beharretara egokitzea giza baliabideak zein baliabide teknikoak eguneratuz. Honen guztiaren ondorioz baieztatu daiteke gaur egun Etxebarriako pentsu planta erreferentzia garrantzitsua Estatu mailan. Gaur egun, MIBA kooperatibak 1.000 bazkide erabiltzaile ditu, 14 lan bazkide eta 23 langilek osatzen duten plantila. Bere negozio bolumena 15 milioi eurokoa da eta 2013rako 45.000 pentsu tonelada saltzeko aurreikuspena egin du.