Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Mexikoko ekonomia sozial eta solidarioa indartzeko, hezkuntza proiektua bultzatuko du Lankik

Egitasmoa egingo da Mexikoko Tabasco, Chiapas eta Puebla estatuetan eta helburua da boteretzea eta laguntzea ekonomia sozial eta sozialean (ESS) lanean ari diren erakunde eta taldeak. Lankiren lana izango da eskaintzea ESSn gaineko formazio, laguntza tekniko eta babesa.
Proiektuaren asmoa da jauzi kualitatiboa ematea eta behin behineko kontua izan barik, sortzea Mexikon hezkuntza egitasmo egonkor bat lagunduko diena Universidad Iberoamerica Peblaren bueltan lanean ari diren ekonomia sozial eta soziala xede duten taldeei euren bide propioa egiten. Hezkuntza proiektuak genero eta herri-pedagogiaren ikuspuntutik jorratuko dira.
Lankiren parte hartzea posible izan da Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker, hain zuzen ere, Garaperako Lankidetzaren Euskal Agentziak arlo honetan proiektuak burutzeko urtero ematen dituen diru-laguntza konpetitiboei esker.