Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Mexikar ikasle talde batek Arizmendi Ikastola bisitatu du

Mexikar estatuko gobernuak bultzatzen duen ikasketa programa baten barruan, azken urteotan Mondragon Unibertsitateak ikasle talde bat hartzen du uztaila eta iraila bitartean. Hiru astetako egonaldi honen programaren baitan Ikastola bisitatzeko aukera izan dute aurten. Bisitaren gidariak izan dira Urtzi Uribetxebarria eta Iñaki Etxezarreta, unibertsitateko zein Ikastolako ordezkariak. Ferixalekuan izan dira lehendabizi eta ondoren Haur Hezkuntzako zuzendari Aitor Elizaranek Olarte gunea erakutsi die.
Konfiantzaren Pedagogiaren egitasmoa
Aurten Mondragon Goi Eskola Politeknikora etorri den taldea anitza da ikasketei dagokienez, baina euretariko asko pedagogia eta antzeko ikasgai eta graduetan ari direnez, bisitan interes handiz jarraitu dute Etxezarretaren azalpenak Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan.
Guztira 42 gazte mexikar dituzte Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Biteri Ikastetxe Nagusian, eurentzat espresuki diseinatu den programa honen testuinguruan.