Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Merkataritza-berrikuntzarako bederatzi proposamen aurkeztu dituzte Market Berri programaren baitan

Euskadiko enpresetan merkataritza-berrikuntza sustatzeko Market Berri programaren aurtengo edizioa amaitutzat eman da. Mondragon Unibertsitateak Mondragon Team Academyren bitartez abian jarritako ekimena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestua, bederatzi ekimen ekintzaileren aurkezpenarekin amaitzen da, hilabete hauetan zehar beren ideiak garatzeko mentoriak eta aholkularitzak jaso dituztenak. Ekitaldia Oñatin egin da, eta bertan izan dira Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa eta, Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendaria.
Egitasmoaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzea
Programaren garapena berrikuntza, enpresen sorrera eta talde ekintzaileen garapena sustatzeko beharretik sortu da, bai Europa mailan, bai mundu mailan. Horretarako, hilabete hauetan Market Berri ekimena jarri da ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.
Hautatutako proiektuak
Hautatutako bederatzi proiektuak Oñati, Irun eta Bilboko laborategietako LEINN Graduko (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza) 2., 3. eta 4. mailako ikasleek garatu dituzte, eta horrek guztiak merkataritzarako ikuspegi berritzaileak islatzen ditu. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Adimen artifizialean oinarritutako "irudiak bilatzeko motorrak", online aurkitutako erreferentzietatik abiatuta tokiko dendetan produktuak aurkitzea errazten dutenak.
- "Merkataritzari metabertsoa aplikatzea", ingurune birtualetan erosketa-esperientzia berriak sortuz.
- "Iraunkortasuna eta ingurumen-kontzientzia", ekitaldiak eta lehiaketak antolatuz, ingurumen inpaktua eta kontzientzia sortzeko hainbat eragilerekin elkarrekin sortuz.
- "Saltokien eraldaketa digitala", bezeroen eta denden arteko elkarreragina errazten duten abatar desberdinak erabiliz.
- "Akonpainamendu digitaleko plataformak", tokiko merkataritzaren eskaintza erraz eta ulergarri egiten dutenak.
- "Tokiko erosketetarako rider-zerbitzuak", adinekoei, mendeko pertsonei eta beste erabiltzaile batzuei tokiko produktuak eskuratzea erraztuz.
- "Dendetan aisialdiko esperientziak sortzea", tokiko merkataritzaren eta herriaren historiarekin lotutako erronkei irtenbidea emanez.
- "Belaunaldi-erreleboa negozioetan", "matching" eginez beren negozioa erretiroagatik eskualdatu nahi duten merkatarien eta ekintzaile gazteen artean.
- "Erosketa-esperientzien gamifikazioa", pelikuletan oinarritutako dinamiken bidez merkataritzarekin elkarreragiteko modu berri bat eskainiz.