Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Mekatronikan izena emateko epeak irekita jarraitzen du
Bihar hasiko dira eskolak Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, edozelan ere, Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloaren eskaintza partzialeko programan ikasteko aukera oraindik orain irekita jarraituko du. Prestakuntza-programa horrek trebakuntza profesionala eguneratzeko aukera eskaintzen die langileei, Goi Mailako Prestakuntza Ziklo bat doan eginez. Era berean, langabeek lanaldi erdiz enpresa batean lan egiteko aukera izango dute, ikasketak eta lana txandakatzeko Mondragon Goi Eskola Politeknikoak duen programaren bidez.
Ikasleek hiru urteko ikasketa-aldia izango dute, eta ikasturte horietan eskolak astelehenetik ostegunera 16:45etik 20:45era jasoko dituzte.
Esparru horren barruan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloa ikasteko doako programan izena-emateko epea ireki du. Bihar ekingo zaio programari.
Ikasleek hiru urteko ikasketa-aldia izango dute, eta ikasturte horietan eskolak astelehenetik ostegunera 16:45etik 20:45era jasoko dituzte. Jarraian, urtebeteko praktikaldia izango dute, baina laneko esperientziaren bidez baliozkotu daiteke. Ikastarorako finkatutako ordutegiari esker, lanean ari diren profesionalek ikasketak eta lana bateratu ahal izango dituzte.
Hamarretik gora ikasle
Oraingoz, hamar profesionalek baino gehiagok eman dute izena Mekatronika Industrialeko Prestakuntza Zikloa eskaintza partzialean egiteko, hau da, ikasketekin bateratuz. Langile horiek lanean ari dira orain Fagor Ederlan, Ecenarro, Ulma Taldea, Onnera Taldea eta Gestam enpresetan, besteak beste, eta beren burua trebatzen jarraitu nahi dute, profil profesionala osatzeko.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren lankidetzarekin, hainbat lagun trebatu ditu azken urteotan, eta pertsona horiek aukera izan dute enpresa berean beste lanposturen bat lortzeko edo funtsezko titulazioa eskuratu eta lanbidez aldatzeko. Aurten, berriro ere, profesional gehiagok izango dute aukera hori.
Interesdunek Mondragon Goi Eskola Politeknikora jo dezakete ikastaroari buruzko informazio gehiago jakiteko eta inskripzioaren egun zehatzak ezagutzeko