Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Medikuntza asistentziala eraldatuz
Egia da osasunaren arloan aitzindariak diren enpresak denbora daramatela teknologia berriak erabiltzen pazienteen jarraipena egiteko, baina, beharbada, COVID-19ak eragindako pandemiak berriki bizi izan duen osasun-krisiaren ondorioz, osasun- langileek arreta aurrez aurre emateko izan ditugun mugak ikusita, tele-kontsultari eman zitzaion lehentasuna, eta oso tresna erabilgarria bihurtu zen horrelako egoeretarako, osasun-arloko eta pazienteen arteko interakzio kliniko hori ahalbidetuz eta pazienteen osasun- egoera eraginkortasunez erantzunez.
Langileen osasuna sustatzea
Osartenen eginkizuna da enpresa mankomunatuetako lan-arriskuen prebentzioa bideratzea eta langileen osasuna sustatzea, eta osasun-baliabideak langile guztiei modu eraginkorrean hurbiltzea.
Orain arte, gure osasun-langileek aurrez aurre laguntzen zieten enpresei, langileen osasun-beharrei erantzuteko: mediku-kontsulta, osasun-aholkularitza, lanerako ezintasun iragankorraren kudeaketa eta bajaegoeran zeuden pazienteen jarraipena edo patologiaren bat zuten pazienteen aldizkako jarraipena.
Horrek guztiak pentsarazi digu, gure osasun-langileek enpresetan duten presentziarekin jarraitzeaz gain, irtenbide teknologiko baten aldeko apustua egin behar genuela, behar duten pertsona gehiagorengana modu osagarrian iristeko.
Baina zer esan nahi du telemedikuntzak? Telemedikuntzak urrutiko medikuntza esan nahi du (diagnostikoa, tratamendua, etab.), arreta optimizatzen duten baliabide teknologikoak erabiliz, denbora eta kostuak aurreztuz eta irisgarritasuna areagotuz.
Osartenek proposatzen duen irtenbidea da bideodeiak erabiltzea urruneko kontsulta medikoak egiteko, osasun-instalazio batean edo enpresetako erizaintzan egin beharrean. Gure kooperatibako osasun- profesionalek emango dute beti arreta.
Helburua da zerbitzu segurua, azkarra, erosoa eta efizientea eskaintzea langileen osasun-laguntzan, behar duten edozein unetan bertara joateko aukera emanez, joan-etorrien beharrik gabe, eta, horrela, kokapenagatik laguntza aurrez aurre eman ezin zaien langileengana ere iritsiz. Hala ere, ez da ahaztu behar osasun-kontsulta guztiak ezin direla urrutitik konpondu.
Beraz, tele-kontsultak bi onura garrantzitsu dakarzkigu: sarbide erraza eta zerbitzuaren kalitatea. Osartenek proposatzen duen bideo-kontsulta zerbitzua pertsonalizatua, segurua eta konfidentziala da. Pazientea zuzenean sartu ahal izango da bideo-kontsultara e-mail edo SMS bidez jasoko duen esteka baten bidez. Gure txatak aukera emango digu txosten medikoak, irudiak eta proba osagarriak berehala edo modu asinkronikoan partekatzeko eta jasotzeko, eta pazientearen bilakaeraren jarraipena egiteko, bai patologia akutuagatik, bai kronikoagatik. Halaber, Espainiako Elkargoko Mediku Erakundeak homologatutako Errezeta Elektronikoa igortzeko aukera ematen du. Zerbitzu horrek aukera emango digu plataforman bertan aurrez aurreko eta online kontsulten agendak bateratzeko, eta pazienteek zuzenean sartu ahal izango dute egutegian, eta edozein gailutatik erreserbatu ahal izango dituzte hitzorduak, osasun-langileen denbora errealeko erabilgarritasuna jakinda.
Horrenbestez, tele-kontsultak aukera emango digu aurrez aurreko arretarik behar ez duten arazoak konpontzeko, itxaronaldiak eta joan-etorriak murrizteko, eta argi izango dugu aurrez aurreko laguntza medikoaren zerbitzu osagarria dela, baina ez du inola ere ordezkatu beharko.