Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mccgraphics, arte grafikoen arloan bere negozioaren % 50etik gora esportatzen duen kooperatiba
Errenterian kokatutako Mccgraphics enpresa Mondragon Taldearen barruko kooperatiba bat da eta inprimaketa industrialaren arloan ari da lanean. Errotatibako inprimaketa industriala egiten duen Euskadiko enpresa bakarra da, eta bere produkzioaren % 50 baino gehiago esportatzen du. Enpresa horrek SPRI Taldearen Zibersegurtasun Industrialeko programaren laguntza bat jaso du.
Mccgraphics enpresak arte grafikoen arloko hiru kooperatibez osatutako talde batean du jatorria: Litografia Danona (1969an Oiartzunen sortua), Artes gráficas Elkar (1967an Loiun sortua) eta Evagraf (1966an Gasteizen sortua). “Hirurak elkartu ziren kudeaketa arlo bakar baten pean, eta 1999an S.A. bat eratu zuten errotatibako inprimaketan aritzeko” azaldu du konpainiako sistemen arduradun Imanol Andrések.
Mccgraphics-ek katalogoak inprimatzen ditu Ikea, Saltoki edo SNA bezalako enpresentzat
2011n bat egin zuten Mccgraphics izeneko kooperatiban, eta arte grafikoen sektorean jarraitu zuten, “baina inprimaketa industrialera pasa ginen, hori baita merkatuak eskatzen duena”.
Enpresa honek katalogo industrialen eta aldizkari nahiz liburuetako goiburuen inprimaketa-produktuak eskaintzen ditu nagusiki. Bere bezeroak sektore industrialekoak dira, gehienbat automobilgintzakoak eta editorialak. Merkatuaren erdia atzerrian dauka, “ia erabat Frantzian, ondoan daukagu eta”.
Mccgraphics-ek katalogoak inprimatzen ditu Ikea, Saltoki edo SNA bezalako enpresentzat. Bere lantegia -5.500 metro koadro baino gehiago duena- gai da milioi bat eta erdi folio baino gehiago ekoizteko bi aldeetatik. “Hileko 120 eskaera inguru ateratzen ditugu”.
Konpainia honek ere jasan du paperaren sektoreari eragiten dion krisia, 2008an hasi zena: “sektorea ez da egokitu oraindik, eta fakturazio txikia duten enpresa asko daude. Guk, berriz, errotatiba-makinetako fabrikazioari esker, ez daukagu lehiakiderik Euskadin, bai ordea Bartzelonan eta Madrilen”.
Inbertsio handiak
Arte grafikoen sektorean inbertsio handiak egin behar izaten dira, eta Mccgraphics-en errotatibak 6 milioi eurotik gorako kostua du, “horregatik, eguneraketak egiten ditugu. Oso sektore heldua da gurea. Inprimaketa digitala ez da lehiakorra tirada ertain eta luzeak egiteko”.
Gaur egun 55 pertsonako plantilla dauka “baina datozen hilabeteetan langile gehiago hartu nahi ditugu”, eta inprimaketa-lantegi bakarra du Errenterian. Aurtengo fakturazioa 13 milioi euro ingurukoa izango da, eta negozioaren % 3 bideratuko dute I+G-ra.
SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren bidez jasotako laguntza erabili dute segurtasun-sistema osoa eguneratzeko, lantegi osoa sektorizatuz eta zerbitzariak eguneratuz. Proiektua garatuta dago jadanik.
Etorkizuneko erronkak dira bi urte barru 15 milioi euroko fakturaziora iristea eta lantegiko lineak automatizatzea lehiakorrago izateko. “Gai izan behar dugu Turkiako enpresa batekin lehiatzeko, gure merkatuan tokikotasunak ez baitauka garrantzirik. Funtsezkoa dena prezioa da”. Horregatik, etorkizuneko asmoa da tiradetan papera aurreztea, makinak automatizatzea eta errendimendu handiagoa lortzea.
Halaber, digitalizazioaren aldeko apustua egin dute, zeina aspaldi baitago txertatuta enpresaren produkzio-prozesuan. “Baina ezin dugu ahaztu gure mundua papera dela, hau da, produktua papera da. Ikusten dugu liburu fisikoa itzultzen ari dela, jendeak atsegin duelako orriak ukitzea”.