Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MBA-EXECUTIVE amaiera ekitaldia ostiralean egin zen Otaloran
Otsailaren 8an egin zen Otalora Jauregian XXV. edizioko MBA Executive amaierako ekitaldia.

Azken ekitaldi honetan 17 pertsonek hartu dute parte, honako kooperatibetakoak: Fagor Automation, Loramendi, DRS, Soraluce, Kide, MONDRAGON, Aurrenak, Eroski, Fagor Ederlan , Ulma Taldea, M.U., Mundukide, Mondragon Lingua, Goiena eta beste bat Talleres Agui enpresakoa.
Ekitaldian, Josu Ugarte, MONDRAGON Korporazioko Nazioartea arloko zuzendariak hitzaldia eskaini zuen, herrialde desberdinetan bizi den egoera aztertuz, bereziki Txinaren kasua. Ondoren, Josu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektoreak diploma banaketa zuzendu zuen.