Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Matz-Erreka kooperatibak irudi korporatiboa berritu du

Matz-Erreka kooperatibak garatu duen Plan Estrategikoaren testuinguruan bere irudi korporatiboa eraberritu du. Helburua, marka berean (Erreka) enpresak dituen lau negozio unitateak biltzea izan da: Fastening Solutions, Plastics, Automatismoak eta Ate Automatikoak.
Era berean, internazionalizazio prozesuan erabiliko den euskarri indartsua eta modernoa izatea izan da beste helburuetako bat.
Euskarrien egokitasuna
Proposatu diren helburuak garatzeko, logotipo guztiak eraberritu dira, eraikin zein instalazioetakoak eta baita webgunekoa (www.erreka.com,) eta negozioetakoak ere.
Zehazki, webgune berrietan bereizten dira modu berrituan negozioen ezaugarri nagusienak, eta baita kooperatibaren Misio eta Baloreak ere, oraintsu eguneratu direnak.
Beraz, aurrerantzean nahiz eta kooperatibaren izen soziala Matz-Erreka izango den, komunikazioaren ikuspuntutik Erreka izango da marka orokorra.