Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Matricik hartzekodunen konkurtsoa eskatu du

Matrici kooperatibako Kontseilu Errektoreak erabaki du Bilboko Merkataritzaren 2. Epaitegian hartzekodunen borondatezko konkurtsoa eskatzea, konpainiaren jarraipena babesteko eta lanpostuei eusteko.
Matricik 134 pertsonari ematen die enplegua gaur egun. Izan ere, batzuk (60) MONDRAGONeko beste kooperatiba batzuetan birkokatu dira, eta beste hainbatek erretiro aurreratuak eta eszedentziak hartu dituzte
Hainbat urtez automobilgintzako trokelgintza sektorean izandako egiturazko krisiak eragindako zailtasunen ondoren iritsi da Matrici egoera horretara. Covid-19aren pandemiak larriagotu egin du egoera, eta nabarmen jaitsi da kooperatibaren jarduera –Europako fabrikatzaileek ez dute lau urtean trokelik eskatu–, eta horrek izugarri ahuldu du bere finantza egoera.
Kooperatibak egindako ahalegin handiek, plantillaren eta soldaten murrizketak eta egiturazko kostuen doikuntzak, MONDRAGONeko barne-elkartasuneko mekanismoekin batera, hala nola pertsonak beste kooperatiba batzuetan birkokatzeak eta beste laguntza ekonomiko batzuek ezin izan dituzte trokelgintzaren krisi luze eta sakonak eragindako galerak konpentsatu.
Evergrande, Matriciren egungo zorroko proiektu nagusia, ez ordaintzeak eta Asiako bezeroaren etorkizunari buruzko ziurgabetasunak egoera larriagotu dute. Datozen hilabeteetan, administratzaile judizialaren babesarekin, Matricik bere jarduera garatzen jarraituko du, abian dituen lanak gauzatzen eta bezeroei kalitate maila bereko zerbitzua ematen.
Kooperatibarekin berarekin eta LagunArorekin lankidetzan, beharrezkoak diren elkartasun-mekanismo guztiak jarri dira abian, enpleguan ahalik eta eragin txikiena izateko
Era berean, bezeroen konfiantza eta hornitzaileen eta aliatuen lankidetza bilatzeko eta enpresaren etorkizuneko bideragarritasuna lortzeko akordioetara iristeko konpromisoa hartuko du, ahalik eta enplegu gehien salbatzeko, behin merkatua lehengoratu, eta normaltasuna itzultzen denean.
Enplegua
Matricik 134 pertsonari ematen die enplegua gaur egun. Izan ere, batzuk (60) MONDRAGONeko beste kooperatiba batzuetan birkokatu dira, eta beste hainbatek erretiro aurreratuak eta eszedentziak hartu dituzte. Kooperatibarekin berarekin eta LagunArorekin lankidetzan, beharrezkoak diren elkartasun-mekanismo guztiak jarri dira abian, enpleguan ahalik eta eragin txikiena izateko.