Maskara eta makillajea, bateragarriak dira?

Maskara eta makillajea, bateragarriak dira?

Denboraldi luze baterako iritsi dira maskarak gure bizitzara. Horiek erosten eta behar bezala jartzen ikasi dugu, eta modako osagarri bihurtu ditugu. Hala ere, ez da batere erraza maskarak eta makillajea bateragarri egitea; izan ere, makillajeak gutxiago irauten du maskara batek gure azala eta ezpainak ukitzen dituenean.
2020/11/13

Maskara batek gure festa izorratu ez dezan, hauxe izan daiteke formularik egokiena: NO TRANSFER edo, bestela esanda, lekutik mugitzen ez den makillajea, transferitzen ez dena.

Iraupen luzeko makillajea lortzeko bi modu daude.

1. Produktu espezifiko bat erabiltzea.
2. Krema+hautsa erabiltzea.

Iraupen luzeko produktu espezifikoak ordu asko irauteko edo muturreko egoerak hobeto jasateko formulatuta daude.

Ezpainetakoak eta makillaje-oinarri eta -itzalak bezalako produktuetan aurki ditzakegu. Baliagarria da produktu horiek edukitzea eta gainera, oso interesgarria da gure nezeser guztia iraupen luzeko bihurtzea, funtzionatzen duten eta atsegin ditugun produktuak aldatu beharrik gabe. 

KREMA+HAUTSA=EMAITZA BIKAINA

Hautsarekin, makillaje-oinarri bat finkatu eta iraupen luzeko bihur daiteke; begietako itzal-hautsa finkatzeko, itzal-krema edo arkatz krematsua aplikatu daiteke aldez aurretik; ezpainetako bat hauts zeharrargiekin edo koloretearekin finka daiteke; iraupen luzeko zuzentzaile bat hauts trinko zeharrargi apur batekin bihurtzen da mugiezin… bai… finkatzea da sekretua. Hori da maskararekin edozein makillaje mantentzeko gakoa…

IRAUPEN LUZEKO MAKILLAJE BATERAKO EZINBESTEKOAK:

Hauts konpaktuak: Hauts fin-finak eta zeharrargiak dira, eta larruazala trinkotu edo zimeldu gabe makillajea finkatzen laguntzen dute. Hiru tonutan ditugu, zure azalaren xehetasunik txikienera egokitzeko, eta zuzentzaileak, krema argi-emaileak, oinarriak eta ezpainetakoak finkatzeko erabil ditzakezu. Aplika itzazu brotxarekin, mantso eta kontu handiz, brotxa zure azalaren poro guztietara iritsi eta makillajea mugitu ez dadin.

  • Gantz gutxiago sortzeko eta iraupen luzeko akabera matea eskaintzeko formulatuak.
  • Distira ezabatu eta tonua bateratzen dute.

Iraupen luzeko ezpain-margoa: Marinel-marrekin apaindutako ontzietan datozenak dira.

  • Kolore bizia, estaldura handia lehenengo aplikazioan, iraupen luzekoak eta sentsazio erosoa ezpainetan.
  • Pigmentu- eta silika-eduki handiarekin, lehortasun-sentsaziorik ematen ez duen akabatu setatsua eskaintzen dute, ezpainetan geruza malgu bat sortzen duten argizarien orekari esker.
  • Kolorea bere lekuan mantentzen da, eta samurtasuna eta erosotasuna ematen duten esterren konbinazio bikainari esker, ez da erroitzik agertzen.

Precise Max delineatzailea:

  • Ur hotza, izerdia eta malkoak jasaten ditu.
  • Iraupen luzekoa: 13 ordu arte.

Begi-itzalak: 11 tonu bikain, goizetik gauera makillatzeko.

  • E eta C bitaminekin aberastuak, betazalaren hidratazioa mantentzeko.
  • Ez dute erroitzik sortzen.

Informazio gehiago: https://www.eroski.es/eu/inspirate/blog-eroski/maskararekin-bateragarria-den-makillajerako-gakoa/