Martxoaren 4an ospatuko da PBLDay

Mondragon Unibertsitateko 9 ingeniaritza graduetan ikasleek landutako proiekturik onenak erakutsiko dira jardunaldian.
Card image cap
Talde irabazleak 1.000 €ko sari nagusia eskuratuko du.
2020/02/25

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (PBL) metodologia erakustea da jardunaldiaren helburua, hau da, egiten ikastea eta prestatzen ikastea, benetako arazoak ebatziz.

Lehiaketarako hautatu diren 25 PBL proiektuak erakusteaz gain −panelak eta bideoak egongo dira ikusgai jardunaldi osoan zehar−, ekitaldian 2020ko PBL proiekturik onenari eman zaio saria, finalisten artean aukeratu dena. 

Jardunaldiaren zehar, unibertsitateko irakasle eta enpresa desberdinek osatzen duten epaimahaiak, proiektu irabazlea aukeratuko du.

Egitaraua

Datorren martxoaren 4an Orona Ideo Campusean izango da jardunaldia, honako egitarauarekin: 

  • 08:00etatik aurrera | Erakusketa 1. solairuan. 9 Ingeniaritza graduetako 26 PBL ikusgai egongo dira goiz osoan zehar.
  • 10:15 – 11:15 | Hitzaldia auditorioan: Markel Irizar eta Leire Olaberria "Bidaia bat tamdem gainean"
  • 12:15 – 13:15| Hitzaldia auditorioan: Zuhaitz Gurrutzaga "Futbol jokalari baten bigarren bizitza".
  • 13:30 – 14:00 | Sari banaketa.

 

PBL metodologia

Mondragon Unibertsitatea aitzindaria da Estatuan PBL metodologia ezartzen bere fakultate guztietan. Ikasleek benetako arazoak ebatziz ikas dezatela bilatzen du.

Europa iparraldeko eta Estatu Batuetako unibertsitatekoekin parekagarria den eredu honen bitartez, ikasleek ikasgelan eta banaka bereganatzea zailak diren gaitasunak garatzen dituzte (komunikazioa, lidergoa, erabakiak hartzea eta abar). Azken finean, benetako arazoei aurre egitean, taldean lan egiten ikasten dute; gainera, erantzukizunak eta konpromisoak hartzen dituzte, eta horrek ikaskuntza-prozesuarekiko motibazioa eta inplikazioa areagotzen ditu.

 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa