Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Martxoaren 19an abiatu zuen MUko Enpresagintzako Fakultateak kultur ekimen berria eta irekia
No more boring Fridays (ostiral aspergarri gehiagorik ez). Hau da Mondragon Unibertsitateko enpresa Zientzien Fakultateko azken apustuaren goiburua. ekimen honek, ikasleen eskutik, saio kulturalak prestatu nahi ditu ostiral gauetan unibertsitate esparruaren barruan. Jarduera kulturalak dira, kontzertuak, bakarrizketak, antzerkiak edo hitzaldiak, zenbait ostiraletan, 20:30etik 22:30era gutxi gorabehera, eta doan.

Ekimenaren xedea unibertsitatea bere espazio akademiko
eta ikerketakotik ateratzea da, jendearengana hurreratzeko,
horiek izanik ikasle, langile edo unibertsitatetik kanpokoak,
baina jarduera programatu horretan interesa dutenak. No
more boring Fridays martxoaren 19an abiatu zen, Josu Bergara abeslariaren kontzertu batekin, Fakultatean bertan.
Josu Bergara abeslari eta musikagile euskaldunak kontzertu intimoa eta goxoa eskaini zuen, gerturatutakoen gozamenerako.