Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
EIKA kooperatibaren laguntza eta babesletza izango dute aurtengoan Markina Xemeingo BeraKruz Ikastolakoek. FLL Euskadi MONDRAGON lehiaketan aritzeko laguntza beti da ongietorria eta hala aitortzen diote ikastolako irakasle eta ikasleek Etxebarriako kooperatibari. Aurten mimoz ari dira prestatzen beraien parte-hartzea. Gogotsu daude otsailaren 22ko hitzorduaren aurreran, eta ahalik eta lanik onena egiteko desiatzen.
EIKA kooperatibaren laguntza eta babesletza izango dute aurtengoan Markina Xemeingo BeraKruz Ikastolakoek
Ozeanoak ikertzen dabiltzan ikertzaileekin harremanetan jarri dira, bai ikasle eta irakasleak; informazioa jaso, proiektua garatu, robota frogatu, erronkak behin eta berriro errepikatu, eta dena prest dute dagoeneko. Challenge kategorian arituko dira beste behin, aurreko urteetako lan ona errepikatzeko asmoarekin. BeraKruz Ikastolako taldekideek iaz ere FLL Euskadi MONDRAGONen izan ziren, Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Campusean. Eta sariak eskuratu zituzten, kategoria ezberdinetan gainera.