Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Marken erronka nazioartekotzearen aurrean

Enpresa baten markak ez du bere plan estrategikotik bereizita egon behar, bere nazioartekotze-prozesuaren muina izan behar du, enpresa baten bisita-txartela. Hori izan liteke “Marken erronka nazioartekotzearen aurrean” gaiari buruz gaur Donostian egin den jardunaldiaren ondorio nagusia. Mondragon Unibertsitateak, Gipuzkoako Ganberak eta AZK enpresak aditu-talde bat bildu dute markaren kudeaketari buruzko jardunaldian. Globalago eta konplexuagoak diren merkatuetan lehiatzeko marka balio estrategikoa oso garrantzitsua dela aipatu dute adituek.
Esperientzia ezberdinen aurkezpenak
Iosu Zabala Mondragón Unibertsitateko errektoreak, Endika Sánchez Gipuzkoako Ganberako zuzendariak eta Dani Miguélez AZK enpresako bazkide fundatzaileak inauguratu dute jardunaldia.
VELATIA: Alberto Vigón Velatia Komunikazio Korporatiboko zuzendariak “Nazioartekotzea eta Marka” hitzaldiarekin hartu du parte. Bere nazioartekotzeko prozesuan Velatia markak izan duen bilakaerari buruzkoa izan da hitzaldia. Nazioartekotzea konpainiaren helburu estrategikoa da eta marka, berriz, konpainiaren estrategiari lagundu behar dion eta haren helburuak lortzen lagundu behar duen tresna bat da. “Velatia marka eta Ormazabal nazioartekotzen laguntzen ari badira, haren garapena enpresaren plan estrategikoekin lerrokatuta egon delako eta dagoelako da”, adierazi du. Nazioartekotzea zure enpresarentzako helburu estrategikoa bada, marka funtsezko tresna bat da hura gauzatzeko. Horregatik, markak plan estrategikoarekin lerrokatuta egon behar du helburuak lortzen laguntzeko. Halaber, hiru gako-elementu nabarmendu ditu marka baliozkotzeko: plan estrategikoan gakoa izatea, pertsonak tartean sartzea lortzea eta, jakina, konpainiaren zuzendaritzaren babesa izatea.
BELLOTA: “Bellota, 105 años de internacionalización de la marca” (Bellota, 105 urtez marka nazioartekotzen) izenburupean, Bellota Agrisolutions-eko merkataritzako eta marketineko zuzendari Eduardo Urrestarazuk nazioartekotzeari loturiko enpresa horren historia kontatu du. Horrela, Urrestarazuk azaldu du markak hainbat erabilera-fase igaro dituela. Konpainiaren hasierako urteetan –1910ean, Argentinako Erakusketa batean hartu zuen parte– marka desberdinak erabiltzen ziren herrialdearen eta produktuen kalitatearen arabera, ondoren produktuaren kalitatearen eta iraunkortasunaren bitartez marka indartzeko urratsa eman zen, eta azken aldian claimaren posizionamendu emozionalago batean oinarritu da marka.
GIPUZKOAKO GANBERA. Endika Sánchez Gipuzkoako Ganberako idazkari nagusiak, bestalde, “Markaren garrantzia emaitza-kontuan” izenburupean egin du hitzaldia. Erakunde horrek ezinbesteko elementutzat jotzen du nazioartekotzea edozein enpresaren estrategiaren barruan. “Gipuzkoako empresa-ehunarekin daukagun etengabeko harremanak aukera ematen digu enpresen indarrak identifikatzeko baina baita haien gabeziak identifikatzeko ere”.
Gipuzkoako Ganberako, Adegiko eta Cebekeko ordezkarien parte-hartzea izan duen mahai-inguru batekin amaitu da jardunaldia, Jon Aldazabal Mondragon Unibertsitateko MIK-Enpresagintzakoa moderatzaile zutela.