Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Marka berria etorkizunari aurre egiteko
Azken hilabeteotan Oiarso (Bexen Medical eta Bexen Bioservices markekin merkaturatzen dena) eta Osatu (Bexen Cardio markarekin) kooperatibak elkarlanean ari ziren lankidetza aukera berriak identifikatu asmoz. MONDRAGON Health-en parte hartzen duten bi kooperatiba dira, 45 urteko esperientzia dute eta osasun arlorako produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen dizkiote merkatuari.
Bi enpresek, bata Hernanin (Gipuzkoa) eta bestea Ermuan (Bizkaia), adostu dute aurrerantzean marka partekatuko dutela eta Bexen izenarekin aurkeztuko direla
Joan den urtarrilaren 11n, urrats berri bat eman zuten lankidetza-lerroan; izan ere, bi enpresek, bata Hernanin (Gipuzkoa) eta bestea Ermuan (Bizkaia), adostu dute aurrerantzean marka partekatuko dutela eta Bexen izenarekin aurkeztuko direla.
Marka berriak biak batzen ditu, nortasun korporatibo berriarekin, eta hemendik aurrera osasun-arloko premiei modu hurbil eta integralean irtenbideak eskaintzen dizkiena, hiru dibisioen bidez: Bexen Medical, Bexen Cardio eta Bexen Bioservices.
Markaren erabileran bat egiteko prozesua amaitu dute horrela bi kooperatibek, eta TU Lankideri adierazi dioten bezala, "gure markaren berpizkundea ospatzen dugu, osasunaren esparruan erakusten dugun konfiantza, konpromisoa, moldagarritasuna eta gainditzea adierazten baitu".