Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
Manu Colino Vegak jaso du urteko asmatzaileari GALBAHE saria
Jabetza industrial eta intelektualeko nazioarteko eguna (“Wordl IP Day”) dela eta antolatzen diren ospakizunen harira, azken urteotan jabetza industrial eta intelektualean espezializatua den GALBAIAN enpresak GALBAHE SARIA ematen dio bere aburuz irabazle izateko meritu gehien egin dituen asmatzaileari. Horretarako azken hamabi hilabetetan egindakoak edukitzen dira kontutan, eta baita ibilbide osoa ere. Sari honen bidez GALBAIANek inguruko asmatzaileak aldarrikatu nahi ditu, balioan jarri, asko baitira, eta oso onak.
Aurten Manu Colino Vega izan da urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA jaso duena. Manu I+G-ko ingeniaritzako teknikaria da ULMA Constructionen. Sari emate ekitaldia Arrasateko GARAIA Parke Teknologikoko Itxaropena korridorean ospatu zen maiatzaren 22an.
Asmatzailearen merituak:
Enpresa orok baditu bere erronka estrategikoak, eta erronka estrategikoek beraiekin dakartzate erronka teknologikoak ere, produktu eta zerbitzu berriak garatzea posible egingo dutenak. Baina ez dugu ahaztu behar erronka teknologikoekin batera sortzen diren erronka “tekniko-legalak”, besteen patente urraketak saihestearekin eta norberaren garapenak patente bidez babestearekin lotutakoak hain zuzen ere.
Erronka teknologikoei aurre egiteko Manuren ahalmena apartekoa da. Hala ere, bereziki azpimarrigarria da besteen patenteak urratzea saihesteko egiten duen ekarpena, asmakuntza alternatibo hobetuak garatuz, eta baita bere asmakuntzak ahalik eta ondoen babesteko erakusten duen inplikazioa ere. Beste hitz batzuekin esanda, azpimarragarria da erronka tekniko-legalei aurre egiterako orduan eskaintzeko gai dena. Erronka tekniko-legal horiei berme guztiekin erantzuteko, asmatzaileen eta patente adituen arteko komunikazio erraz eta arina eta konplizitatea nahitaezkoak dira. Eta hori lortzea oso erraza da Manurekin.