Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
"Maitemintzeko moduko saskia"
Eroskik beste kanpaina komertzial bat abiatuko du, "Maitemintzeko moduko saskia" izenarekin. Askotariko ekimenak egiten ari da azken hilabeteetan inflazioa erosketetan izaten ari den eragina arintzeko, eta eginahal horren parte da kanpaina hau. Eroskik 2022an zortzi kanpaina komertzial egin zituen, eta hau gaineratu behar zaie zortziei. Ostegun honetatik aurrera, Eroskiren saltokietan kontsumitzaileek eskura izango dute produktu sorta zabal, osasungarri eta askotariko bat, oso prezio lehiakorretan.
Saskiak mila produktutik gora ditu, eta horietatik %52 egunero edo astero kontsumitzen direnak dira, hala nola esnekiak, berdurak, frutak, olioa, arroza, pastak, lekaleak, fruitu lehorrak eta arraina.
Erantzukizuna eta eginahala
2022an, produktuen hornitzaileek Eroski taldeari transferitutako gainkostuak %15etik gorakoak izan ziren, besteak beste lehengaien, energiaren eta erregaien prezioen eboluzioa dela eta. Gainokostu horiek ez dira osorik transferitu prezioetara, eta Eroskik bere gain hartu du zati bat 44 milioi eurotik gorako inbertsioa eginda.
"Inflazio eskalada hasi zenetik, eginahal itzela egiten ari gara horrek erosketa saskiaren gain dituen ondorioak arintzeko; horretarako, oso modu esanguratsuan gutxitu ditugu gure marjina mugatuak", azaldu du Eroskiren zuzendari komertzialak, Beatriz Santosek. "Konturatzen gara etxeetan zer pairatzen ari diren, eta oso kezkatuta gaude horrekin. Horregatik ari gara gutxitzen horrek familien poltsikoetan duen eragina. Beraz, erantzukizun eta konpromiso maila handia erakusten ari gara beste behin. 2022ko 44 milioiez gain, beste 12 milioi inbertitu ditugu inflazioaren inpaktua apaltzeko. Horrela, 2022an inflazioaren azken hazkunde handia hasi zenetik eta 2023an, Eroskik 100 milioi euro inbertituko ditu", nabarmendu du Santosek.
Kontsumitzaileen eskariari erantzuteko eta babes neurri bezala, Eroskik bultzada bat eman die bere markei berei, sorta zabalduta eta sustapenak eta deskontuak areagotuta. 2023. urte honen hasieran, marka propioaren zama dagoeneko %27tik gorakoa da ontziratutako produktuetan, eta %7 handitu da produktuon kopurua Eroskin erosten dutenen saskian.
Produktu freskoak ere badakartzan saski osasungarria
Saskiak mila produktutik gora ditu, eta horietatik %52 egunero edo astero kontsumitzen direnak dira, hala nola esnekiak, berdurak, frutak, olioa, arroza, pastak, lekaleak, fruitu lehorrak eta arraina. Produktuen %20 garbitzeko produktuek osatzen dute, eta noizbehinka kontsumitzen diren produktuekin osatuta dago, hala nola galletekin, hestebeteekin eta txokolatearekin.
Eroskiren neurriek 335 milioi euro aurreztarazi zizkieten kontsumitzaileei 2022an. Hala, 78.000 familia baino gehiago ari dira dagoeneko 0-12 Familia Planaren onurak ikusten. Plan horrek Eroski Club fidelizazio programa biltzen du, eta 12 urte arteko haurrak dituzten familientzat prentsatuta dago
"Prezioaren kokapena hobetu dugu gehien kontsumitzen diren 1.000 produktutan baino gehiagotan, eta soluzio osasungarriak eman ditugu bete-beteko saskia osatuta: produktu freskoak, elikagaiak, norbera eta etxea garbitzekoak... Etxe mota orotarako produktuak sartzen dira, bai marka propiokoak eta bai beste marka batzuetakoak. Saskia osatzen duten produktuen erdiek baino gehiagok ez dituzte bi euroak gainditzen, eta horietatik 200ek ez dute euro 1 gainditzen”, zehaztu du Eroskiren zuzendari komertzialak.
Sustapen jarduera bizia
Horretaz gain, Eroskik jarduera komertzial bizia darama sustapenen, fidelizazio klubaren eta beste jarduera batzuen bitartez. Horrek guztiak 335 milioi euro aurreztarazi zizkien kontsumitzaileei 2022an. Hala, 78.000 familia baino gehiago ari dira dagoeneko 0-12 Familia Planaren onurak ikusten. Plan horrek Eroski Club fidelizazio programa biltzen du, eta 12 urte arteko haurrak dituzten familientzat prentsatuta dago. Deskontu esklusiboak egiten dizkie, eta 2022an %2ko aurrezpena gaineratu zien Eroskin hilean 150 eurotik gora egindako erosketa guztietan. Geroztik, abantaila horri esker eta fidelizazio programako beste sustapen batzuei esker, Eroskik 52 milioi euro transferitu dizkie ekimen honetara atxiki diren familia gazteei. Era berean, Eroskik %4ko aurrezpen finko eta unibertsal bat jarri du Eroski Cluben Urrezko Cluben titularren eskura bere erosketa guztietan.
Publizitate kanpaina euskarri guztietan
Kanpainaren alderdi sortzailea Sra. Rushmore publizitate agentziarekin batera garatu dugu, eta komunikabide guztietan izango du presentzia, Eroskiren kontsumitzaileentzat esanguratsuenak diren medioetan, formatuetan eta espazioetan.
"Erabakia berehalakoa eta aho batekoa izan zen. Sra. Rushmore hautatu genuen bere sormenagatik, komunikazioaren izaerari ekarritako aldaketa mailagatik eta inpaktuagatik, proposamen sortzaileak dakarren aukera ugariengatik eta Eroski markaren balioekin erakusten duen bateragarritasunagatik", esan du Eroskiren Komunikazio eta Marka arloko zuzendariak, Ainhoa Oyarbidek.
Kanpainak ez du mugarri komunikatibo bat orain martxoan; aitzitik, urte osora luzatuko da. "Ez da uneko kanpaina bat. Eoskik hamabostean behin ikusaraziko duen aurrezkiaren kontakizunean oinarritzen da, eta aurrezpenean egiten ari den inbertsioa erakutsiko du", aipatu du Oyarbidek. Proximia Havasek medioetako estrategia garatuko du, eta markaren balioekin bat datorren berrikuntzaren aldeko apustua egingo du.