Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Apaindutako plastikoen I+G zentroa
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Maierrek etorkizuneko automobilari zuzendutako espazio berri bat aurkeztu du

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua Ajangizen (Bizkaia) izan dira gaur, "Maierren etorkizuneko erronkak" ezagutzeko eta Maier Technology Centre-ren Fab Lab espazio berria bisitatzeko. Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Martin Ugalde eta Koldo Kortabitarte kooperatibako zuzendari nagusia eta presidentea, hurrenez hurren; Oskar Goitia Automobilgintza arloko lehendakariordea eta Iñigo Ucin MONDRAGONeko presidentea.
Maier Technology Centre-ren Fab Lab berria Maier Taldea eraldatzeko proiektu zabalago baten lehen urratsa da. Horrela, produktu estetiko berriak garatzeko dauden gaitasunei, elektronika, optika eta argiztapena eta fabrikazio aurreratua diseinatzeko eta berritzeko gaitasun berriak gehituko zaizkie.
Fab Lab berri honek Maier Technology Centre-n inbertsio batzuk hastea dakar. Guztira, 6 milioi euro, eta kalkuluen arabera, etorkizuneko automobil-produktuen ikerketan, garapenean eta berrikuntzan kualifikazio handia duten 50 profesionalei emango zaie enplegua.
Urkullu lehendakariak "etorkizuneko inbertsio" horren "konpromisoa" eskertu du, "Maierrek bere proiektua gidatzen duten balioak errealitate bihurtzeko duen gaitasuna erakusten duelako: konfiantza, aldaketarako irekitasuna, eraginkortasuna, lankidetza eta bezeroarenganako orientazioa".
Lehendakaria, ekitaldian parte hartu zuen une batean.
Ucinek berriz Maierren izaera eredugarria nabarmendu zuen, "bere estrategia bideratzen jakin duelako, lehiatzeko eta berritzeko duen gaitasunagatik, errotzeagatik eta enpleguarekiko konpromisoagatik". Eta gaineratu zuen: "Maierrera gonbidatzen nautenean, oso gustura etortzen naiz, eta beti joaten naiz gusturago ikusten dudana bikaina delako. Zorionak!".
Maier taldea
Ajangizen (Bizkaia) du egoitza, eta gaur egun bederatzi ekoizpen-planta ditu: Ajangizen (egoitza nagusia), Nafarroan, Vigon, Erresuma Batuan, Txekian, Indian, Txinan (2) eta Mexikon.
Gainera, zentro teknologiko propioa du, Maier Technology Centre, Ajangizen, berrikuntzan eta garapen teknologikoan espezializatua, baita Txinako, Indiako eta AEBetako zenbait zentro tekniko ere. 2021ean 300 milioi eurotik gora fakturatuko ditu, eta horien %70 nazioarteko salmentei dagokie. Guztira 3.000 langile inguru ditu.