MAIERek nazioarteko lehiaketaren diseinu sariak banatu ditu

Aurkeztutako proiektuak 2030. urteko ibilgailu autonomoaren diseinuari lotuta egon dira, bai estiloaren ikuspegitik bai Colour & Trim-aren ikuspegitik, azken horrek aipamen egiten diolarik ibilgailua apaintzeko kolore, material eta testuren diseinuari. Edizio honetan 15.000 euro banatu dira sariketaren irabazleen artean. Guztira hainbat herrialdetako 114 proiektu aurkeztu dira, horien artean AEB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia, Espainia, Txina, India eta Brasil.
2017/07/03

Zornotzako (Bizkaia) "Automotive Intelligence Center” zentro dotorean banatu dira sariak, eta bertan izan dira, besteak beste, Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradales, MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucin, Peugeot-Citroen taldeko Diseinu zuzendari Jean-Pierre Ploue eta Miniko Kanpo Diseinuko zuzendari Christopher Weil.

Maier Desing Awards / sari banaketa ekitaldia

ASTRAL proiektua, Diane Noetinger eta Ludovic Porcher frantziarrena. 

Sari nagusiak Frantziara

“Profesionalen” kategoriako lehen saria, 8.000 euroko zenbatekoarekin, Peugeoteko Diane Noetinger eta Ludovic Porcher frantziar diseinatzaileek garatutako ASTRAL proiektuari egokitu zaio. “Ikasleen” kategoriako saria, 4.000 eurorekin, DIAPHANE proiektuak eraman du, eta Reimseko (Frantzia) Ecole supérieure d' Art et de Design-eko Aline Riehl eta Sophie Love diseinuko ikasleek egin dute. Eta “Materialen erakusgairik onenaren” saria, berriz, 3.000 eurorekin, Beatriz Fernandez Ferrer diseinatzailearentzat izan da; Errioxako Diseinuko Goi mailako Eskolako diseinu irakaslea da.

Sariketaren zazpigarren edizioan guztira hainbat herrialdetako 114 proiektu aurkeztu dira, horien artean egonik AEB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia, Espainia, Txina, India eta Brasil, eta horrek erakusten du MAIER Taldeak antolatzen duen lehiaketak nolako interes handia sortzen duen. Estiloa eta Colour & Trim Aurten aurkeztu diren proiektu guztiek lotura izan dute Estiloaren eremuarekin –kontzeptua, bereziki, ibilgailuaren forma eta delineazioak lantzen ditu– eta autogintzaren eremuan oso hedatuta dagoen Colour & Trim kontzeptuarekin –ibilgailua apaintzeko kolore, material eta testuren diseinuari dagokionez–.

Edizio honetako proposamenak ibilgailuaren barneko zein kanpoko produktuen garapenari jarri dio arreta nagusia

Edizio honetako proposamenak ibilgailuaren barneko zein kanpoko produktuen garapenari jarri dio arreta nagusia eta, zehazki, Estilo eta Colour & Trim proposamenen jomuga izan dira ibilgailuaren aurreko fatxadako aginte panela, atearen paneleko heldulekua, ibilgailuaren aurrealdeko modulua eta ateetako gainleihoak. Epaimahaia Automobilgintzaren sektoreko diseinatzaileek osatu dute, eta baloratzeko erabilitako irizpideak izan dira: diseinurako proposamenen berrikuntza, emangarrien kalitatea eta automozioaren sektorean duten aplikagarritasuna. Lehiaketaren epaimahaiko kideak izan dira Laurens van den Acker, Renaulteko Diseinuko zuzendaria, Luca Casarini, Ferrariko Barne Diseinuko zuzendaria, Jean-Pierre Ploue, Peugeot-Citroeneko Diseinuko zuzendaria, eta Christopher Weil, Miniko Diseinuko zuzendaria.

Lehiaketaren helburua Maier Taldean berrikuntza sustatzea eta bultzatzea da, diseinuaren bitartez bere bezeroei balio erantsia eta bereizgarria eskaintzeko. Helburua edonola ere praktikoa da, xedea ez baita estetika hutsa, produkzioaren arloko aplikazioa baizik, bai Maierren beraren aldetik, bai Maierrekin normalean lan egiten duten ibilgailu fabrikatzaileen aldetik.

Maier Desing Awards / sari banaketa ekitaldia

Cerca de 130 personas acudieron al acto celebrado en AIC.

Maier Taldea

Maier Taldea Automobilgintzako osagaien sektorean errotuta dagoen enpresa talde bat da, eta bere ezaugarriak dira produktuen garapen funtzionala, ibilgailuaren kanpoalderako zein barrualderako, batez ere oinarri plastikokoena, dekorazioa izanik zeregin nabarmenenetakoa (pintura, kromaketa, termograbazioa, …). MAIER Taldeak Ajangizen du egoitza (Bizkaia), eta gaur egun bederatzi lantegi produktibo ditu: Ajangiz (egoitza nagusia), Nafarroa, Vigo, Erresuma Batua, Txekia, India, Txina (2) eta Mexiko. Gainera, MTC Zentro Teknologikoa dauka Ajangizen, berrikuntzan eta garapen teknologikoan espezializatua, eta hainbat zentro tekniko ere baditu Txinan zein Indian. 2016an 300 milioi euro fakturatu zituen, eta horietatik %70 inguru nazioarteko salmentak izan ziren. Langile taldea guztira 2.400 pertsonak osatzen dute. Bere produktuen artean nabarmentzen dira: aurrealdeko saretak eta aurreko zein atzeko moduluko osagaiak, atzeko aterako osagaiak eta azpimultzoak, pilareak, haizea sartzeko saretak eta barrualdeko osagaien aukera zabala.

Argazki bilduma: Flickr TU lankide

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.