Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Maier Koop. Elkarteak abian jarri du nazioarteko diseinu lehiaketa

“Maier S. Coop. Nazioarteko V. Diseinu Lehiaketa” Maier S. Coop enpresak antolatzen du MONDRAGON Korporazioarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko Sailarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailarekin eta EIDE (Euskadiko Industri Diseinatzaileen Elkartea) erakundeekin lankidetzan eta automozio alorreko diseinu lehiaketa garrantzitsuenetako bat da.
Partaide ugari eta kualifikatuak ditu lehiaketak, komunikabideetan presentzia handia, sari ekonomikoak paregabeak eta epaimahaikideen prestigioa ere ez da nolanahikoa. Osagai guzti horiei esker, Diseinu Lehiaketetan erreferente bilakatu da. Epaimahaikideak automozio sektoreko profesionalak dira, diseinu kontuetan ibilgailuak diseinatzen dituzten departamentuetako buruak.
Lehiaketa honetako Antolakuntza Batzordeak diseinatzaileak, ingeniariak, ikasleak, zaleak eta profesionalak parte hartzera sustatu nahi ditu, diseinu-proposamen berritzaileak aurkeztuta. Informazio gehiago, Maier Koop. Elkartearen webgunean.