Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
PSA Peugeot-Citröenen "hornitzaile estrategiko" izendatu dute MAIER
Maierrek bezero-honitzaile harremanean egindako ekarpen eta lorpenak aitortu ditu enpresa frantziarrak. 13 hornitzailek bakarrik lortu dute aitorpen hori.

Aitorpen horrek esan nahi du PSA Peugeot-Citröen enpresak hornitzaile horiekin lankidetzako proiektu gehiago izango dituela etorkizunean.
Ekitaldia PSAk bere bulegoetan antolatzen duen JIF (Jour Innovation Fournisseur) jardunaldiaren barruan egin zen. Bi hilabetean behin hornitzaile bat gonbidatzen du PSAk, bere bulegoetan erakuts ditzaten berrikuntzarako proiektuak. Argazki honetan ikus dezakezue Maierrek jarritako standa; PSAko 170 langile pasa ziren bertatik Bizkaiko kooperatibaren berrikuntzak ezagutzera.