Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
'Magaletik herrira' 50. urteurrena arrasatearrekin ospatzeko jai herrikoia
Datorren maiatzaren 25ean, larunbata, Arrasateko herria Ikerlanen festa handiaren lekuko izango da. Izan ere, zentro teknologikoak 50 urte betetzen ditu aurten, eta jai herrikoi bat antolatu du herriarekin batera urteurrena ospatzeko.
“Magaletik herrira” izenburupean, Ikerlanek ekitaldi ireki bat proposatzen du, herritarrei teknologia modu ludikoan hurbildu ez ezik, musika, magia eta bakarrizketa ikuskizunak izango dira, baita dantza bertikaleko saio ikusgarri bat ere, egunari amaiera bikaina emateko.
Eguna amaitzeko, Harrobi taldeak ikuskizun bat eskainiko du, dantza bertikala sorkuntza garaikidearekin eta euskal nortasunarekin fusionatuz. Zaldibarko frontoian izango da, 22:00etan
Biteri eta Sebero Altube plazetan eta Zaldibarko udal frontoian egingo dira ekintza nagusiak. Jarduerak 11:00etan hasiko dira eta Ikerlaneko taldeko 50 pertsona inguru arituko dira boluntario lez.
Patitas robot poliziatik scalextric erraldoira
Biteri plazan hainbat jarduera egongo dira egun osoan zehar, besteak beste, Joselontxos txarangaren musika animazioa, Tor magoaren eta Mikel Bermejo bakarrizketariaren emanaldiak, puzgarriak eta txapen zein laser inprimagailu tailerrak.
Gune horretan bertan, Xaibor DJaren ekitaldia ere izango da eta Ibai-Arteko kide diren establezimenduetan kontsumitzeko erosketa bonuen zozketak ere egingo dira.
Biteri plazan baita ere, indarberritzeko topagune bat egongo da; txosna bat ezarriko baita Harakno street food Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasleen ekimenaren eskutik. Baina, zalantzarik gabe, gune horretako protagonistak berezienak Patitas robot polizia eta Pepper izeneko robot androidea izango dira.
Jai programaren beste techie gune bat Sebero Altube plazan egongo da. Han, robotekin ondo pasatzeko aukera izango da, auto lasterketak egin ahal izango dira scalextric pista handi batean, eta errealitate birtualeko simulagailuei esker, kayakeko zeharkaldi bat edo helikoptero batean hegaldi bat egiteko aukera egongo da.
Eguna amaitzeko, Harrobi taldeak ikuskizun bat eskainiko du, dantza bertikala sorkuntza garaikidearekin eta euskal nortasunarekin fusionatuz. Zaldibarko frontoian izango da, 22:00etan.