Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Lourdes García, talentuaren arduraduna IK4-Idekon

Zer aportatzen dizu tresna honek lan eskaintzak publikatzeko orduan?
Tresna honekin hautaketa prozesuak azkarrak dira eta hautagaiaren esperientzia hobetzen da.
Nire kasuan, 30 lan hautaketa prozesu kudeatu izan ditut aldi berean eta horrez gain, beste proiektu batzuetan hartu dut parte eta nire egitekoarekin jarraitu izan dut Pertsonen Garapen eta Kudeaketa sailean. Hautaketa prozesu bakoitzak badu erreklutatze pasiboaren fasea, hau da, lan eskaintza sare ezberdinetan argitaratzea, horrek dakarren lan kargarekin. Horregatik, tresna honek ematen duen Multiposting aukera ezin hobea da horretarako, denbora aurreratzen delako lehen fasean eta behin lan eskaintza publikatuta sare ezberdinetan argitaratu daitekeelako. Eta gauza bera gertatzen da izena eman duten pertsonen hautagaitzak kudeatzerako orduan, plataforma berean guztiak izateak asko laguntzen baitu.
Lan eskaintza hauetan, argazkia eta bideoak erabiltzea ere lagungarri da, ezta?
Oso erabilgarria da, batik bat aukera ona delako gu zeintzuk garen erakusteko, zertan ari garen. Estrategia honetan lana egitea funtsezkoa da, besteengandik ezberdintzeko eta pertsonak gurera erakartzeko.
Zein abantaila ematen dizu Talent Cluek? Zure jarduna errazten du? Eta hautagaiaren esperientzia hobetzen duela uste duzu?
Nire iritziz, tresna honen abantaila nagusiena LEAN metodologian datza, izan ere bizkortasuna eskaintzen dio bai enpresari zein hautagaiari, eta gainera bi aldeen arteko hurbiltasuna errazten du. Lehen aipatutako denbora murrizketaz gain, aurrekontuan ere murrizten da, doan dauden sare ezberdinak ezagutzeko aukera ematen baitu tresna honek eta hobeto planifikatzeko bestelako inbertsioak. Era berean, hautagaiaren esperientzia hobetzen da, hautaketa prozesuak azkar definitu eta erabakitzen direlako. Hautagaiak momentu oro izaten du prozesuaren informazioa eta beraiek benetan eskertzen dute aspektu hau.