Logistika 2024an

Logistika 2024an

Mireia Sagardia, Ategiko Garraio eta Logistikako arduraduna
ATEGIn gure enpresa bezeroentzako ondorioak minimizatzean eta 2024an logistikaren kudeaketa konplexu bati irtenbide operatibo zein estrukturalak bilatzean zentratuta gaude.
2024/03/20

Munduko itsas trafikoan hainbat disrupzio dauden arren, azken asteetan gehien aipatu dena Itsaso Gorriaren egoera da, erasoen ondorioz, eta Suezko kanaleko zirkulazioari nola eragiten dion. Eragina oso nabarmena da; izan ere, ibilbide horretan, edukiontzien munduko merkataritzaren % 30 inguru ibiltzen da, eta trafikoaren bolumena % 65 murriztu dela kalkulatzen da.

Egoera horren ondorioz, handitu egiten da igarotze-denbora eta, beraz, garraioaren prezioa, eta nazioarteko hornidura-kate osoari eragiten dio. Tarifak laukoiztu egin dira, baina, erlatibizatzeko, pandemian tarifek izan duten mailaren azpitik gaude, baina, zalantzarik gabe, azken hamarkada eta erdiko lau prezio-igoera nagusien artean gaude.

Aldi berean, aste hauek goidenboraldia izan dira Txinatik inportatzeko. Txinako Urte Berriaren aurreko garaia, 2024koa, otsailaren 10-24koa, berez kritikoa da, eta enpresa askok beren bidalketak aurreratzen dituzte hornikuntza- kateak tenkatuz.

Aitzitik, 2024ko bigarren hiruhilekoaren hasieran tarifen beheranzko joera egongo dela aurreikusten da, Txinako Urte Berriari lotutako goi-denboraldia amaituta egongo delako eta eskaintza handitu egin daitekeelako; izan ere, 2024an 478 edukiontzi-ontzi berri entregatzea aurreikusten da, 3,1 milioi TEUko edukierarekin (Twenty-foot Equivalent Unit - Hogei oineko unitate baliokidea).

Tentsio geopolitikoa

Hala ere, faktore geopolitikoa funtsezkoa da. Gatazkari eutsiz gero, Itsaso Gorriko krisiaren ondorioek kostuak, garraio-denborak eta produktuak entregatzeko atzerapena areagotzen jarrai dezakete, eta, horrela, domino-efektua eragingo dute fabrikazio-kateetan.

Gertakari horiekin, gure oinarrizko agertokia da nazioarteko itsas garraioak aldagai horiek guztiak izango dituela, gutxienez, urtearen lehen erdian, eta, are gehiago, ontzi-enpresaren batek jakinarazi duenez, urtearen bigarren zatira arte luza daiteke.

2024ak logistikako erosketak kudeatzeko gure eredua eta hornitzaileekin ditugun akordioak frogatuko ditu, bai eta, arlo operatiboan, eguneroko bizitzan konponbideak aurkitzeko malgutasuna eta esperientzia ere.