LKSk irabazi du Aprendices eraikinaren birgaitzea diseinatzeko lehiaketa

Lehiaketa fasean aritutako hamabi enpresen artean Arrasateko kooperatibaren proiektua izan da balorazio onena lortu duena. Behin diseinua esleituta, sei hilabete eta erdiko epea izango du enpresak proiektu finala aukezteko. Iruditan, Aprendices eraikinaren simulazioa.
Card image cap
2016/08/31

LKS kooperatibak diseinatuko du Kulturola proiektuan klabea izango den Aprendices eraikin berria. Udal gobernuak martxan jarritako lehiaketan puntuazio onena lortu du eta orain sei hilabete eta erdiko epea izango dute proiektu definitiboa idazteko. Behin hau eginda beste lehiaketa egingo da eraikin berria eraikitzeko, eta Udal Gobernuaren aurreikuspena da 2017 urtearen bukaeran lanak hastea.

Bigarren simulazio honetan Arrasate Musikal izena irakurri daitekeen arren, eraikin berriaren izena zehaztu gabe dago oraindik.

Guztira hamabi enpresa aritu dira proiektua diseinatzeko lehian, tartean Victoria Eugenia antzokiaren berriztatze lanak egin dituen enpresa zelarik. Proiektuaren alderdi teknikoaren eta kostuaren arteko orekak emandako puntuazioan LKSren proiektua izan da garaile 90,34ko punturekin. Maier Velez Olabarria arkitekto arrasatearraren taldeak aurkeztutakoa izan da bigarrena (84,87 puntu), eta Maab estudio bilbotarrarena hirugarrena (81,11 puntu).

Iturria: goiena.eus

Irtenbide profesionalak.