Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
LKS Nextek Lur izeneko laguntzaile birtuala sortu du

Enpresak eraldatzeko eta trantsizio digital iraunkorraren alde egiteko beste pauso garrantzitsu bat eman du LKS Next enpresa taldeak: Lur izeneko laguntzaile birtual bat jarri du abian, enpresei jasangarritasunaren esparruan aholkuak doan emateko. Tresna berri horrek aholkularitza-taldeak azken 30 urteetan teknologian eta iraunkortasunean lortutako ezagutza eta esperientziak biltzen ditu.
LKS Nexteko Negozio Garapeneko zuzendari nagusi Joseba Bilbaok laguntzaile birtual berriaren xehetasun gehiago eman ditu: "Erabat ziur gaude Lur laguntzailearen eta haren adimen artifizialaren bidez tresna bat emango diegula enpresa eta profesionalei eurenproiektuen errentagarritasuna eta efizientzia modu eraginkorrean hobetzeko, eta, gainera, CRSR europar arau berriak eremu horretan txertatzen dituen parametro zorrotzak beteko ditugula".
Lur tresna adimen artifizialarekin sortuta dago. Erakundeek eta profesionalek egiten dituzten kontsulta guztiei doan erantzuteko eta iraunkortasunari buruzko txostenak egiteko gaitasuna du. LKS Nexten webgunean dago eta, behin laguntzaile birtualak jasangarritasunari buruzko zalantzak argitzen dituenean, (tresna integratuta dago) zuzenean erabiltzaileek, nahi izanez gero, LKS Nexteko lantaldearekin harremanetan jarri ahal izango dira.
Aliantza estrategikoa Prewaverekin
Bestalde, aholkularitza taldeak iragarri du lankidetza hitzarmen estrategiko bat sinatu duela Prewave multinazionalarekin, hornidura-kateetako arriskuak eta iraunkortasuna kudeatzeko adimen artifizialean oinarritutako irtenbide informatiko aurreratuena eskaintzeko.
LKS Nextek azaldu duenez, Prewaven teknologiari esker, enpresek hobetu egingo dute beharrezko informazioa, eta nabarmen murriztuko dute denbora eta lan-karga, euren hornidura-kateen iraunkortasun-arriskuei buruzko datuak identifikatzeari eta aztertzeari lotuta.