Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Irtenbide profesionalak.
Gestioari buruzko ikerketa zentroa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
'Euskadiko Enpresa Ikuspegiak, 2025' azterlana

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateak & MIK, LKS Next-ek eta Iseak hirugarren urtez jarraian euskal enpresaren ikuspegiei buruzko azterketa egin dute 2025 urteari begira. Dokumentuak euskal enpresa-sarearen egoera aztertzen du, ia sektore guztiei erantzunez, eta hasi berri den ekitaldiari begira dauden perspektibak jasotzen ditu.
Inkesta 2024. urteko laugarren hiruhilekoan egin da, eta euskal enpresaren perspektibak eta kudeaketarako estrategia eta lehentasun garrantzitsuenak identifikatzea izan du helburu
Dokumentua egiteko, Mondragon Unibertsitatea, LKS Next eta Isea harremanetan jarri dira euskal enpresaren ordezkaritza zabal batekin. Inkesta 2024. urteko laugarren hiruhilekoan egin da, eta euskal enpresaren perspektibak eta kudeaketarako estrategia eta lehentasun garrantzitsuenak identifikatzea izan du helburu. Era berean, euskal enpresen egoeraren argazki eguneratua eskaintzeaz gain, emaitzak enpresa-komunitateari zabaltzea da.
Azterketaren emaitzen aurkezpena urtarrilaren 21ean egingo da, goizeko 11.30etatik aurrera, streaming bidez
Azterketaren emaitzen aurkezpena urtarrilaren 21ean egingo da, goizeko 11:30tik aurrera, streaming bidez. Parte hartzeko izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus