Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
LKS Next-ek Tax Zinema Gipuzkoa bultzatu du, kultur sektorean inbertitzeko eszenatoki berria

Jardunaldiak balio izan zuen araudi berriari buruz eta araudi horrek ikus-entzunezkoen sektorean duen eraginari buruz hitz egiteko.
Jokin Perona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua, jardunaldian izan zen "lurraldeko ikus-entzunezkoen eta kulturaren sektorea sendotzea eta epe luzera lehiakortasuna bermatzea" helburu duten pizgarri fiskal berriak aurkezteko.
Pizagarri fiskalen helburua da ikusentzunezko sektorea eta kulturaren sorkuntza bultzatzea Gipuzkoan
Mahai-inguruan María Luisa Gutiérrez, CEO Bowfinger International Pictures-en eta Egoitz Rodríguez, Baleuko-ko bazkide eta ekoizleak parte hartu zuten, ikus-entzunezko sektorean agertzen diren erronkei eta aukerei buruzko beren ikuspegia azaltzeko.
Bestalde, LKS Next Legaleko Tax zuzendaria den César Vidal eta Welaw-ko abokatua eta bazkidea den Fran Menéndezek, Euskadiko kultur sektorean inbertitzeko eszenatoki berriari esker sortu diren Tax Zinema proiektuen egituraketan duten ezagutza eta esperientzia partekatu zuten.