Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
LKS Next-ek Kontingentzia Plan Globala argitaratu du enpresei zuzenduta
COVID-19ak eragindako krisiak enpresetan sortu duen egoeraren aurrean eta ondorioz, joan den martxoaren 14an deklaratu zen Alarma-egoeraren aurrean garrantzitsua da enpresa handiek, ertainek eta txikiek kontingentzia-plan bat izatea, arriskuak detektatzeko eta neurriak hartzeko, egoerari erantzun eta ondorioak arintzeko helburuarekin.
Egoera ezezagun batean sartzen gara maila profesional guztietan, eta, bereziki, enpresetan erantzukizuneko postuak dauzkagun pertsonen kasuan. Orain arte bizi izandako krisietako bakar bat ere ez da izan gaur egungoaren parekoa.
Osasun-krisiak eragindako enpresa-jardueraren bat-batean geldiarazteak honako ondorio hauek ekarri ditu: hasitako inbertsio-proiektuak atzeratzea edo geldiaraztea, eskaerak zorrozki murriztea, bezeroei arreta emateko ezintasuna, bai gure industria-jarduera geldiarazteagatik, bai gure hornitzaileena geldiarazteagatik, bai merkatuen perbertsioagatik.
Horren guztiaren ondorioz, neurriak modu globalean hartu beharko dira, gure erakundeetan inpaktu negatiboa ahalik eta txikiena izan dadin. Horretarako, LKS Nextek kontingentzia-neurri hauek proposatzen ditu:
1. Gure pertsonen osasuna babesteko neurriak
- Telelana egin dezaketen lanpostuak identifikatzea eta horretarako baliabide teknikoak eta antolakuntzakoak gaitzea.
- Ekoizpenean kritikoak diren eta telelanaren bidez bideratu ezin diren funtzioak identifikatzea eta kutsadurak saihesteko neurriak hartzea: ekipoak isolatzea, distantziak, txandak eta kointzidentziarik eza …
- Arrisku-eremuetan dauden pertsonen aberriratzea kudeatzea, edo kontrakoa, kaltetuta ez dauden eremuetara haien bizilekua zabaltzea.
2. Ekonomia- eta finantza-egoera arintzeko eta diruzaintzaren kolapsoa saihesteko neurriak:
- Diruzaintzako plangintza egitea, egungo bilakaeraren egoera ezkorra aurreikusiz.
- Inbertsio jakin batzuk itzulera luzeago edo zalantzazkoago batekin egitea berehala komeni den baloratzea, diruzaintzan odolustea saihesteko moduan.
- Hala badagokio, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin ordainketa atzeratzeko neurriak eskatzea.
Gobernuak aurreratu du datozen egunetan zehazten joango diren neurriak garatuko dituela eta LKStik enpresei jakinaraziko dizkiegu datozen egunetan.
- Hornitzaileekin negoziatzea ordainketa-modu malguagoak.
- Finantza-hornitzaileekin gure aktibo korrontea finantzatzeko formulak bideratzea:
- Fakturak aurreratzea edo materialak pilatzeko eskaerak finantzatzea
- Confirming lineak aktibatzea
- Malgutasuna emango diguten zirkulatzaile-maileguak
- Gure kreditu-erakundeekin epe luzerako finantzatzea
- Gure finantza-hornitzaileekin berriz negoziatzea, ordainketak kutxa-fluxuen aurreikuspenera egokituz:
- Zorrak birfinantzatzea
- Unean uneko geroratzeak eskatzea
- Bezeroek ez ordaintzeko aukeraren aurrean, premiaz egitea komeni da:
- Gure bezero-zorroa aztertzea, ez ordaintzeko arrisku handiena dutenak ebaluatuz
- Aurreko egoera ekonomiko-finantzarioagatik
- Krisiak gehien kaltetu duen sektore batekiko esposizio handiagoa izateagatik
- Krisiaren kudeaketa txarretik eratorritako albisteengatik
- Gure bezero-zorroa aztertzea, ez ordaintzeko arrisku handiena dutenak ebaluatuz
- Gaur egun gure bezeroekin ditugun arrisku komertzialen estaldurak berrikustea
- Bezero bakoitzarekin hartzen ari garen arriskuaren berri izateko
- Behar izanez gero/ahal izanez gero horiek handitzeko
- Bezeroekin arrisku politika berriak guregain hartzeko
Ekonomia eta finantza-arloan, Gobernua eta hainbat finantza-erakunde talka-neurriak iragartzen ari dira gerta daitekeen kolapso-egoera arintzeko. LKS Next harremanetan dago haiekin, ahalik eta informazio eta aholkularitza eraginkorrena eman ahal izateko.
3. Langileen gehiegizko egitura arintzeko neurriak, eskaerak jaisten diren une batean, eskaria murrizteagatik edo hornidura faltagatik ekoizteko ezintasunagatik
- Gure bezeroek eskaerak murriztearen ondorioz jarduera geldiarazteko aukera dutenez, gure lan-egutegiaren plangintza berrantolatu behar izateko aukera dago; beraz:
- Egutegi malguen aktibazioa baloratzea
- ERTE bat edo ERE baten gisako neurriak baloratu eta definitzea
4. Egungo egoeratik eratorritako kontratua ez betetzearen ondorioak arintzeko neurriak:
- Gure hornitzaileei hornidurarik ezaren ondorioz sortutako kalteak erreklamatzeko aukeraren ebaluazioa, hartutako akordioak ez betetzeagatik.
- Enpresa gisa gure bezeroekin ditugun betebeharrak ez betetzeagatik gure egiten ditugun erantzukizunen ebaluazioa, COVID-19aren krisitik eratorritako egoeraren ondoriozko kausak eragindakoa baldin bada.
- Gure aseguru-poliza guztiak eta hirugarrenen aurreko Erantzukizun Zibila berrikustea, guri egoztekoak izan daitezkeen arrazoiengatiko ez-betetzeengatik.
5. Komunikazioa modu ordenatuan kudeatzeko neurriak.
- Gure taldeei komunikatzeko protokolo bat ezartzea, komunikazio-kanala eta aginte-katea uneoro argi egon daitezen.
- Bezero eta hornitzaileei dagokienez, kanpora begirako komunikazio-plan bat ezartzea:
- Komertzialen, proiektu-buruen, erosketa-arduradunen eta abarren aldetik gure bezero eta hornitzaileei begira modu ordenatuan komunikatzeko modu bat ezartzea.
- Komunikazio-plan espezifiko bat ezartzea gure enpresak bezero baten aurrean arau-hauste larria eragiten duten egoeretarako.
6. Euskarri teknologikoko neurriak.
Une honetan, telelana da erakunde askok hartu duten premiazko neurrietako bat, eta bezeroekiko eta hornitzaileekiko komunikazioak funtsean tresna telematikoen bidez egiten ari dira. Hori dela eta, funtsezkoa da euskarri-plan bat edukitzea:
- Azpiegitura teknologikoei dagokienez.
- Zibersegurtasunari dagokionez. Izan ere, ziurgabetasun une hauetan izan dezakegun zaurgarritasunik handiena da.
Arestian aipatutako neurri horietako batzuetan sakondu nahi baduzue, zuen esanetara gaude edozein kontu argitzeko eta gure bezeroei egoera konplexu hori gainditzen laguntzen jarraitzeko.