Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
LKS KREAN Arkitekturak Zubiarte merkataritza guneko berrikuntza amaitu du

Bilboko Abandoibarra auzoaren hiri merkataritza gunea da eta 2004. urtean LKS KREAN-ek bere proiektuan eta obra zuzendaritzan hartu zuen parte.
Berrikuntzaren helburua merkataritza eskaintza berrantolatzea da, arropa denda guztiak solairu batean bilduz, jatetxeen gunea handituz eta “Mediamarkt” bezalako operadore handiak gehituz, “aingura” komertzial moduan. Estrategia honek Bilboko hirigunean eskaintzen den aisialdi indartsua lehiatzeko aukera ematen duen merkataritza gunea berritzea bilatzen du.
Aldi berean, goiko solairuaren eta fatxaden ikusgarritasuna hobetzen da, baranda eta karelak beirazko elementuekin ordezkatuz, zirkulazio elementuak eremu ikusgarriagoetan lekualdatzen dira eta zeharkako argiztapen kristalezko pasarela berriak gehitzen dira, eraikinak bateratuz eta lokalen arteko zirkulazioa hobetuz. Horrez gain, mall gunea komertzialki aktibatuko da, haurrentzako parke eta janari postu berrien bidez, Zubiarte bezeroarentzako esperientzia berri bat eskaintzeko asmoz.