LKS Energy eta ENEL enpresek lehenengo lankidetza egonkortu dute Txilen

LKS Energy eta ENEL GREEN POWER enpresak adostasun batera iritsi dira Chañares izeneko parke fotovoltaiko bat garatzeko Txilen, Atakama lurraldean, Diego Almagro komunan, zehatz-mehatz esateko.
Card image cap
Atakamako eremua, Txile.
2014/08/25

40 MW inguruko proiektu hau LKS enpresak Txilen egindako lehenengo aurrerapausoa da, energia-proiektu garrantzitsuen eremuan. Uztailean hasi zituzten lanak, eta aurreikusita dago 2014 amaitu baino lehen bete daitezela.

Diego Almagro 1. fasearen proiektuaz gainera, LKS Energy aurrera egiten ari da proiektu fotovoltaiko hauen garapenean, Txilen: Crucero Solar, Encuentro Solar, Carrera Pinto Solar, Diego Almagro II. fasea eta la Silla.

Irtenbide profesionalak.

Ingeniaritza eta arkitektura