Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
LKS DIARADESIGNek diseinatutako metro berria Shanghain
Shanghaiko metro berriaren 35 unitateetako lehenak, 3 eta 4. linea egingo dituenak, argia ikusi du. Diseinuak LKS DIARADESIGNen sinadura du, CNR fabrikatzaile txinatarrarentzat egindako proiektu bat da. Emaitza, ezaugarritzat plano inguratzailea duen eta Yangtze ibaiak Shanghaitik igarotzean marrazten duen marra nagusian oinarritutako modelo berri hau da.

Diseinu berriaren bitartez, LKS DIARADESING-ek tradizio eta modernotasunaren arteko dualtasuna erakusten du: ehun urtetik gorako komunikazio tresna izaera eta hiriko arkitektura aurrerakoietan islatutako aurrerabide eta modernotasun proiekzioa batzen ditu. Jasangarritasunari dagokionez, modelo berri hau orain artekoak baino %20 arinagoa da, bere efizientzia energetikoa nabarmen hobetuz.
LKS DIARADESING-ek, etengabeko hazkundea duen katalogo batera gehitzen du erreferentzia hau; Transport Design sektorean talde internazional moduan ondo errotutako posizio batekin.