Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Literatura eta kazetaritza hizpide, 14. Literatura Topaketan

Urriaren 22an eta 24an egingo diren jardunaldien xedea da aztertzea, lau adituen hitzak baliatuta, nola ezkontzen diren kazetaritza eta literatura, eta hausnartzea ea posible den uztartzea idazteko eta irakurtzeko plazerra, kazetaritzak eskatzen duen presa eta azkartasunarekin.
Literatuta Topaketen 14. edizio honek ekarriko ditu, gainera, berrikuntzak. Batetik, lehenengoz, HUHEZIk dituen bi campusetan egingo dira hitzaldiak, hain zuzen ere, Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetan. Bestetik, bi egunetara ekarriko da egitaraua: lehenengo egunean, urriaren 22an, Aretxabaletan, goizez izango dira hitzaldiak, eta, aldiz, bigarren egunean, urriaren, 24an, Eskoriatzan, arratsaldez.
Egitaraua
Urriak 22, asteartea, Aretxabaletako campusean
10:15. Agurra eta aurkezpena.
10:30. Xabier Gantzarain. Idazlea. Bloglaria. Zutabegilea. Sortzailea. Bera izatea zaila izan denean ere, bera izaten dakien idazlea.
12:00. Anjel Lertxundi. Idazlea. Zutabegilea. Gidoilaria. Egunero idazten badu ere, patxada iradokitzen duen idazlea.
Urriak 24, osteguna, Eskoriatzako campusean
15:00. Lorea Agirre. Kazetaria. Zutabegilea. Euskal kulturaren urgentziez hausnartu duen kazetaria.
16:00. Lander Garro. Idazlea. Sortzailea. Bloglaria. Twitterlaria. Gidoilaria. Argazkilaria. 140 karakteretan poeta um fingidor ez dela erakutsi duen idazlea.
Historia
Aurreko ediziotan, makina bat gai jorratu izan dira Literatura Topaketan, hauek:
2003 Literatura eta erotismoa.
2004 Literatura eta filosofia.
2007 Literatura, itzulpengintza eta ikuskizuna.
2008 PlayStation belaunaldia.
2009 idazle sekretuak.