Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
LIT: lanbide berri bat eraikitzeko masterra
Ikaskuntza Erraztea eta Berrikuntza Masterra (LIT) Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Teamlabs, ikaskuntza laborategiak garatu duten proiektua da. Elkarlanean garatu da, eta hezitzailearen lanbideak VUCA (Volatility, Uncertainty, Complexity and Ambiguity) eta UTRU (Unprecedented Transformations and Radical Uncertainties) mundu batean hartuko dituen lan-ildo berriak esploratzea du helburu, horretarako berariaz prestatutako programa baten bidez.
Ikaskuntza-prozesuak erraztea helburu duen lanbide berri bat eraikitzeko eta sendotzeko beharrari erantzun bat emateko asmoz sortua da, hain zuzen, Ikaskuntza Erraztea eta Berrikuntza Masterra (LIT). Lanbide-profil horren trebetasun berrien artean honakoak aipa daitezke: berdinen artean ikastun gisa egoteko gaitasuna, ikaskuntzaren helburu indibidual eta kolektiboen definizioan laguntzea, lan-esparru koherente bat sortzea, eta metodologia, lanabes eta testuinguruen ekarpena egitea aipaturiko ikaskuntza hori gerta dadin.
LIT master ofizial bat da, 90 ECTSkoa. Bere helburu nagusia hezkuntza- eta lan- testuinguruetako ikaskuntza-prozesuetan diharduten profesionalei laguntzea da.
Helburua izango da bai lanbideari buruzko gogoeta kritikoa egiten laguntzea, bai hainbat arazo eta erronkari, bai gizartea ikaskuntza-inguruneei eskatzen ari zaien aukerei aurre egiteko estrategia praktikoak eta lanabesak eskuratzen laguntzea.
Nori zuzenduta dago?
- Beren orain arteko ibilbidea norabidez aldatzeaz gain, ikaskuntza errazteko esperientzia eta metodologia berriak ikasi nahi dituzten profesionalak, edozein diziplinatakoak.
- Kultur eragileak, gizarte-hezitzaileak, irakasleak, haur eta lehen hezkuntzan graduatu berriak.
- Enpresetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako ikaskuntza-prozesuetan eta ezagutzaren kudeaketan diharduten teknikariak eta arduradunak.
- Proiektu berriak sortzeko edo dagoeneko indarrean daudenetan eraldaketa-prozesuak bideratzeko gogoa duten pertsonak.
Ikaskuntza-eredua
Teamlabs laborategiek goitik behera aldatzen dute irakaskuntza-eredua, irakaskuntza arautu eta hierarkizatutik lankidetzako ikaskuntzara. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:
- Espazioa: Ikasgelarik gabeko eredu bat (ohiko ikasgelarik gabe, behintzat).
Espazio horretan, lan egiteko eta esperientziak partekatzeko tokia dago, elkarrizketa pribatuak izateko edo isilean egiteko tokia, lankidetza bilerak eta bilera sortzaileak egiteko, aisiarako eta jolas-jardueretarako.
- Team Coaches: Irakaslerik gabeko eredu bat (XX. mendean izan zutenaz bestelako rola dute, behintzat).
Teamlabs laborategietan, irakasleak entrenatzaileak dira, ikaskuntza-prozesuaren bideratzaileak. Team Company bakoitzari bere helburua zehazten laguntzen diote, talde-lanerako “joko-arauak” zehazten dituzte, ikaskuntza gauzatzeko behar diren metodologiak, lanabesak eta testuinguruak eskaintzen dituzte.
- Emaitzen ebaluazioa: azterketarik gabeko eredu bat (ohiko azterketarik gabe, behintzat).
Teamlabs-en ebaluazio-eredua bidea emaitzak bezain garrantzitsua den eredu bat da, kontuan hartzen dituena bai erantzukizun partekatuak hartzeko gaitasuna (taldea), bai erabaki eta erantzukizun indibidualak hartzeko gaitasuna (lidergoa).
INFORMAZIOA
- Kredituak guztira: 90 ECTS
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelania eta ingelesa
- Modalitatea: Online + Presentziala. Bilbo eta Madril.
- Iraupena: 1,5 urte (luzatzeko aukerarekin).
- Bidaia: Bi ikaskuntza-bidaia. Lehenengo urtea: Berlin eta/edo Finlandia. Bigarren urtea: hainbat aukeraren artean hautatu beharko da, ikerkuntza-proiektuaren arabera.
Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/eu/unibertsitate-masterra-ikaskuntza-errazten-berrikuntzan