Irakurriena
- 1. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 2. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 3. MONDRAGONek inBiot startupean inbertitu du
- 4. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 5. “Abentura zirraragarria izan da”
- 6. HIREKIN industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 7. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 8. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 9. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 10. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
Lider exekutiboak gako euskararako
Urko Azpiroz EMUNeko aholkulariak eta Xabin Lara Fagor Ederlaneko euskara batzordekideak azaldu zuten Fagor Ederlanen esperientzia: nola aktibatu erantzunkidetasuna lidergo exekutiboaren bidez.
Euskara plana abian jarri zenetik borondatea ezinbestekoa izan da Fagor Ederlanen ere, funtsezkoa boluntarioen zeregina. Euskara planaren erakundetzea indartzen joan arren, bolondresek beti izan dute leku garrantzitsua. Alabaina, 2017-2020 ziklo estrategikoan, ulermena eta leialtasuna helburu, erantzunkidetasuna sustatzea gakotzat du Ederlanek. Horretarako, lidergo exekutiboaren rola aktibatzea ezinbesteko da euskararen normalizazio proiektua modu arduratsuan eta eraginkorrean garatzeko. Beste alorretan bezala (Prebentzioa, Kalitatea…), kooperatibaren balioez (erantzunkidetasuna, eraldaketa soziala) eta konpetentziez (lantaldeen lidergoa) baliatzen ari dira. Zabaltzen ari diren kultura honakoa da: liderrari, zer egin behar duen esan ordez, berak eta bere lantaldeak zer egin dezaketen galdegitea. Ez da kontu erraza: balio eta konpetentziak ondo barneratuta egon behar dute eta ekipo bakoitzaren abiapuntua eta erritmoak kontuan hartu, etengabe hobetzen joateko jarrerarekin.
lidergo exekutiboaren rola aktibatzea ezinbesteko da euskararen normalizazio proiektua modu arduratsuan eta eraginkorrean garatzeko
Dinamika horren eraginkortasuna hobetzeko hainbat neurri aurreikusi dituzte 2019ko Gestio Planari begira. Plan hori kooperatibaren Gestio Plan orokorrean sartuta egoteak eta jarraipena Zuzendaritza batzordeen eskutan izateak lanketaren garapena bermatzen duten arren, adierazi dute oraindik ere ekipo bakoitza beregain izateko prozesuan sakondu beharra dutela, besteak beste, Giza Baliabideetan balio kooperatiboen lanketan dabiltzan taldeekin elkarlana sustatuz, eta dinamikan erabiltzen dituzten euskarriak egokituz. Kultura inkesta bidez, gainera, euskararen egoera hobetzeko norbere ekipoko lana baloratzeko aukera dute langileek, eta erronka izango da alor honetan 2016ko inkestako emaitzak hobetzea.