Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Levis proiektuak Global Automotive Components and Suppliers Expo azokan erakutsiko ditu garatutako prototipoak
Levis bukatzear dagoen honetan Leartiker burubelarri murgilduta dabil demostratzaileen fabrikazio prozesu berritzaileen optimizazioan, hauen egituraren osasunaren monitorizazioan eta azken balidazioan. Bi eguneko bileran, Leviseko demostradore ezberdinen lehen prototipoak aurkeztu eta ebaluatu ziren: esekidura-beso bat (suspension arm), bateria-kutxa bat (battery box set) eta direkzio-zutabearen euskarri bat (steering column carrier group).
Mersen eta CEA bazkideekin elkarlanean, Leartiker moduluaren karkasaren azken balidazioan eta muntaian ari da lanean, gainerako osagaiekin, konexio-plakarekin eta monitorizazio-sentsoreekin. Balidazioa eginda, YESILOVAk, ITA, RISE, CANOE eta AIMENekin elkarlanean garatu duen material anitzeko bateria-kutxan azken muntaia egiteko prest egongo da osagaia.
Direkzio-zutabearen euskarri-osagaiaren kasuan, Leartikerrek eta TOFASek elkarrekin egindako garapen-lanen ondoren, metalezko jatorrizko osagaiaren eta garatutako prototipoaren arteko ezberdintasunak egiaztatu ahal izan ziren, baita TOFAS erakusketa-espazioan ibilgailu baten zeharkako habean aurremuntaia egin ere.
Levis Europar Batasuneko Horizonte 2020 proiektua da, industriei etorkizuneko Ibilgailu Elektrikoen (IE) osagai arinduak, errentagarriak eta iraunkorrak diseinatu eta ekoizteko aukera emango dieten zutabe teknologikoak garatzea helburu duena. 2021eko otsailean abiatu zen egitasmo hau bukaerara heltzen dago eta harrotasunez iragarri daiteke proiektu honen baitan garatu diren hainbat prototipo Stuttgart-en (Alemania) abenduaren 5etik 7ra ospatuko den Global Automotive Components and Suppliers Expo-n erakutsiko direla. Halaber, azoka honetan bertan ekitaldi bateratu bat egingo da ALMA, Fatigue4light, FLAMINGO eta REVOLUTION proiektu senideekin.
Turkiako automozio sektoreko enpresetara bisitak
Proiektuaren inguruko hausnarketa eta eztabaidez gain, YESILOVA eta TOFAS bazkide turkiarren instalazio ikusgarriak bisitatzeko aukera izan zuten. Turkiara egindako bidaia honetan Leartikerreko lantaldeak beste bisita batzuk egiteko tartea ere hartu zuen. Automozio sektoreko hainbat enpresetara bisita ezberdinak egin zituzten bertako enpresa-sarea hobeto ezagutu eta harremanak sendotzeko.