Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Leire Mugerza: “Nire indar eta ilusio guztia jarriko dut MONDRAGON den itsaso zabal hau osotu eta hobetzeko, tantaz tanta”
Ohorea, ilusioa, konpromisoa, ardura... dira Leirek sentitzen dituen sentsasio eta bizipenak, Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidente kargua hartu eta egun gutxira.
Elkarrizketan ideia asko aztertu ditugu berarekin: nola hartzen duen kargua, zeintzuk izango diren bere funtzioak, etorkizunerako erronkak, MONDRAGONeko kooperatibei helarazi nahi dion mezua...
Asko dira berak goraipatu nahi izan dituen kontzeptu eta ideiak: pertsonen balioa, berdintasuna, kooperatiba desberdinak baina lotura sendoarekin, jatorria ezagutu etorkizuna eraikitzeko...
Testuinguru hau aprobetxatuta, kooperatiben sortzailea ere izan du gogoan, Arizmendiarrieta. "Ezagutzen nauzuenok, badakizue ahal dudan guztietan aipatzen ditudala bere esaldi eta pentsamenduak, horiek gaur egun ere duten balioaz pentsatzen dudalako" baieztatu du.
Ibilbide kooperatiboa
Leire Mugerzak azaldu bezala, kooperatibetan egin duen ibilbideari esker sentitzen da kooperatibista. Izan ere, ibilbide luzea egin du Ingeniaritza Mekanikoko ikasketak egin zituenetik Mondragon Unibertsitatean. Ondoren, 1998an Eikan (Etxebarria, Bizkaia) hasi zuen bere karrera profesionala, eginkizun desberdinak betez. “Beti aipatzen dut Eikan egin nintzela kooperatibista" dio.
Korporazioko industria arloko kooperatiba horretan hainbat eginkizun betetzeko aukera izan zuen, eta Eika Taldeko Kalitate eta Sistemetako zuzendaritzan finkatu zen. Kargu horrekin batera Kooperatibako Kontseilu Errektoreko presidentea ere izan zen.
2008an Lea Artibai Ikastetxea kooperatiban jarraitu zuen bere jardun profesionala. Ikastetxea MONDRAGONeko jakintza arloaren barruko kooperatiba da, eta kooperatiba horretan dihardu gaur egun. 2012tik, ikastetxeko zereginekin batera Eroski kooperatibako Kontseilu Errektoreko presidentea ere bada, hango bazkide kontsumitzailea baita. Kargu hauetan jarraituko du, gaur hartu duen lehendakaritzarekin batera.