Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leintz Bailarako Ekiolak Batzar Nagusian iazko ekitaldiko kudeaketa eta kontuak onartu ditu
Arrasateko Juan Arzamendi Musika Eskolan (JAMEn) izan zen hitzordua. Asier Etxabe (KREAN), Aritz Otxandiano (erakunde laguntzaileen ordezkaria), Maite Iturbe (Leintz Bailarako Ekiolako idazkaria), Jon Loiti (Leintz Bailarako Ekiolako lehendakariordea) eta Iñaki Aranburu (Leintz Bailarako Ekiolako lehendakaria) izan ziren hitzordua zuzendu eta bazkideen aurrean edukiak aurkezteko arduradunak.
Guztira 1.845.043 euroko inbertsioa egin da, neurri handi batean Europako laguntzek (644.236,80), Eusko Jaurlaritzaren laguntzek (63.265,65), Fagor Taldearen laguntzak (334.500,00) eta bazkideen kolektiboaren ekarpenek (601.700,00) estalita
Batzar Nagusia arautzen duen araudia azaldu ondoren, kontsumo-kooperatibaren finantza-egoeraren berri eman zuen Asier Etxabek, eta kooperatibak obraren sustapen, eraikuntza eta eragiketako hiru faseetan garatutako kontratuen berri eman zuen. Guztira 1.845.043 euroko inbertsioa egin da, neurri handi batean Europako laguntzek (644.236,80), Eusko Jaurlaritzaren laguntzek (63.265,65), Fagor Taldearen laguntzak (334.500,00) eta bazkideen kolektiboaren ekarpenek (601.700,00) estalita. Gaur egun, inbertsioaren % 100aren finantzaketa bermatuta dago.
2023ko lehen seihilekoko Kontseilu Errektorearen deskargua
Iñaki Aranburuk, LBEko lehendakariak, azaldu zuen kooperatibako Kontseilu Errektoreak martxoaren 23an kideak hautatu zituenetik aurrera egin dituen jarduerak. Hala, apirilaren 21ean egindako bileran, karguak izendatu eta dagozkien botereak banatu ondoren, kontseilu Errektoreak honako hauek izan ditu ardatz: kooperatibaren egoera ekonomikoa hurbiletik ezagutzea, obren aurrerapenaren jarraipena egitea eta proiektuaren komunikazio- eta gizarteratze-ekintzak berrabiaraztea.
Obraren faseak
Obrak gauzatze-fasean daude jada, eta, epeak betetzen badira, urriaren hasieran amaituko dira. Uztailean, parke fotovoltaikoaren egitura osoa instalatuko da; abuztuan, eguzki-plakak jarriko dira, eta irailean konexioa eskatuko da, instalazioak azaroan bere bazkideentzat energia sortu dezan.
Jendea erakartzeko komunikazio-ekintzak areagotzea
Iñaki Aranburuk azpimarratu zuen bazkide berriak erakartzearekin jarraitzeko arrazoiak, ekimen honen xedearekin bat datorren proiektu bat egiteko: energia berriztagarria sortzea eta sortzen duten instalazioak sustatzea, sortutakoa eta bazkideek kontsumitutakoa lotzen dituen eredu parte-hartzaile batean. Zehazki, Aranburuk gonbita egin zien LBEko bazkideei Kontseilu Errektoreak eratutako lan-batzordeetan parte har zezaten. Leintz Bailarako Ekiolako presidenteak adierazi zuen proiektuaren finantza-abala egungo bazkide-kopuruarekin nahikoa baino gehiago dela, baina kultura-aldaketaren aldeko apustuak eta energia garbiak sustatzeak herritarren babesa izan behar duela, zenbat eta gehiago izan, orduan eta sendoagoa eta iraunkorragoa izango dela proiektu kooperatibo hau.
Halaber, Aranburuk jakinarazi zuen bazkideak erakartzeko kanpaina abian jarri zela. Uztaileko lehen astean informazio saio bat eskainiko da, ekimen berritzaile honi buruzko informazio gehiago nahi duten guztientzat.
Batzar Nagusia amaitzeko, Leintz Bailarako Ekiolak erakarpen-kanpainarako egindako sustapen-bideoa aurkeztu zien bertaratutakoei. Bertan, elkartekideen testigantzak jasotzen dira, eta gai ekonomikotik harago, proiektuarekin bat egiteko arrazoiak azaltzen dira.