Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Leintz Bailarako Ekiola, 2023rako prest
Energia eta kooperatiba. Komunitatea eta autogestioa. Betikoak eta eredu berriak. Paralelismotan eta antagonismotan sartuta, eta kontzeptuak bata bestearen alboan dantzan jarrita, Ekiolaren definizio egoki bat egin daiteke. Eta esan dezakegu Ekiola dela Komunitatean energia sortzeko eredu kooperatibo berria sustatzen duen ekimena. Kreanek eta Euskadiko Energiaren Erakundeak bultzatutakoa orain dela hiru urte eta Euskal Herriko zenbait tokitan jada abian dagoena. Hala, 2023rako, leintz aranean izango da martxan. Hori da behintzat ibilbide orria.
Leintz ibarreko kooperatiba sortu da dagoeneko eta obra-lizentzia eskuratu du jada. Hala, 2023an hasiko dira obrak Arrasaten
Hodei Arzak, Krean enpresako ordezkari eta proiektuaren sustatzaileetako bat da, proiektuan burubelarri diharduena hasiera hasieratik, eta Leintz Bailarako Ekiola energia kooperatibaren inguruan zein eguzki-energiaren sorkuntzaz asko dakien pertsona. “Bada elektrizitatea sortu eta kontsumitzeko beste modu bat. Ekiola, energia-eredu berria da, energia komunitateak garatzera bideratuta dagoena. Hain zuzen ere, kooperatibisten kontsumorako energia fotovoltaikoa sortuz”.
Krean (MONDRAGON Taldea) eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) arteko lankidetza publiko-pribatutik sortutako ekimena da ekiola. Energia Aldaketarako Europako Estrategia eta Euskal Energia Trantsizioa bultzatzeko eta gauzatzeko sortutako ekimena hain justu ere. Herritarrak energia berriztagarriak sortzen eta kudeatzen ahalduntzean oinarritzen dena, kontsumorako, kontsumitzaile aktibo eta energia-komunitate figura berrien bidez. Kooperatiba modeloan komunitate energetikoak sortzeak, sistema elektrikoaren barruan eragile gisa jarduten dutenak eta tokiko eta inguruko administrazioekin batera doazenak, energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioen hainbat proiektu bideratzea ahalbidetu duena.
Leintz Bailarako Ekiola kooperatiba
Euskal Herrian hainbat tokitan dagoeneko abian da egitasmoa; Araban sei proiektu daude dagoeneko martxan: Aiaraldean, Añanan, Arabar Errioxan, lautadan, Gorbeialdean eta Mendialdean; Gipuzkoan bost proiektu dira: Azpeitian, Zumaian, Donostian, Urretxun eta orain Leintz Bailaran; eta Bizkaian Lea-Artibain. “Ekiola energia kooperatibek 0 km-ko energia berriztagarria sortuko dute, era demokratikoan, eta Leintz bailaran, esaterako; Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Leintz Gatzagako herritarrei euren energiaren sorkuntzan eta kudeaketan parte hartzeko aukera eskainiko die”, adierazi digu Arzak-ek.
Kontsumoaren arabera, familia bakoitzak 800,00 eurotik 1.400,00 eurora bitarteko ekarpena egin beharko luke energia kooperatiban
Leintz ibarreko kooperatiba sortu da dagoeneko eta obra-lizentzia eskuratu du jada. Hala, 2023an hasiko dira obrak. “Arrasaten eraikiko da, 1,4 hektareako lurzoruan, Garaia parke teknologikoaren ingurunean eta bertatik eramango da energia kooperatibako kideen etxebizitzetara”. Hala, proiektua gizarteratze fasean dago orain, eta informazio guztia ekiola.eus webgunean aurkituko dute interesa dutenek. “Hain justu ere, webgunean sartu eta interesatuek informazio formularioa bete dezakete eta guk txostena bidaliko diogu. Txosten horretan kontsumo kurba berrikusi dezakegu eta orduz orduko urte osoko kontsumoa zenbatekoa den ikus dezakegu”, adierazi du Hodei Arzak-ek.
‘Next generation’ diru-laguntza garrantzitsuak kooperatibako kideentzat
Ekiola proiektuak zortzi helburu nagusi ditu, batetik herritar bakoitza gai izatea bere energia elektrikoaren 100% sortzeko, beti ere energia berriztagarri bidez eta modu irekian, edozein lekutan bizi izanda ere sor baitaiteke energia hori (teilatu beharrik ez). Gainera, bizitza osorako soluzioa da. Izan ere, datozen 30 urteetan norbere energia sortzeko gai izango da, eta kooperatiba ereduan oinarrituta, bazkide-kontsumitzaile gisa. O km-ko energia da, iturria kontsumo gunetik gertu baitago eta prezio justuagoan lortzen da energia.
Kontsumoaren arabera, familia bakoitzak 800,00 eurotik 1.400,00 eurora bitarteko ekarpena egin beharko luke. Eta proiektua bideragarri egiteko, Leintz-ibarrean, 600 familiako taldea beharko litzateke. Une honetan %25a beteta dago eta beste %25 falta da proiektua bideragarri egiteko.
Europatik abian jarritako Next Generation funtseko diru-laguntzak eskuragai dituzte herritarrek eta une egokia da horrelako egitasmo batean sartzeko
Era berean, Hodei Arzak-ek gogorarazi bezala, ‘Europatik abian jarritako Next Generation funtseko diru-laguntzak eskuragai dituzte herritarrek eta une egokia da horrelako egitasmo batean sartzeko”. Kooperatibako bazkide egitea erabakitzen duenak, obrarik egin gabe era erosoan eguzki-energia sortu eta kontsumitu ahal izango du eta izena emateko aukera jada irekita dago. “Oso erraza da. Soilik aurreinskripzioa egin behar da, konpromisorik gabe. Informazioa jaso eta kontsumoari eta kostuari buruzko txosten pertsonalizatua helaraziko diegu. Horrela, kooperatiban parte hartzeko egin beharreko ekarpena eta kontsumitzen duten energian aurreztuko duzun zenbatekoa ezagutaraziko diegu interesa duten guztiei”.
Arreta bulegoak Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan
Webgunean soilik ez, kalean ere Arreta bulegoek ateak irekita dituzte jada. Arrasaten, BAZen, Arano eta Garcia maisu-maistrak kalean, astearte, ostegun eta ostiraletan goizeko zortzi t’erdietatik zazpiak arte. Aretxabaletan, Durana kalean, Murrukixoren egoitzan eta Eskoriatzan, udaletxean.