LEINNeko 180 ekintzaile Hego Korean

Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gradua aitzindaria da Estatuan ekintzaileak trebatzen, eta munduan zehar ikaskuntza-bidaiak egiten ditu urtero bere ikasleekin (ekintzaileekin), beste herrialde batzuetako esperientzietatik ikasteko.
Card image cap
2022/07/20

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) ikasten ari diren 180 ekintzaile Koreatik itzuli berri dira, nazioarteko ikaskuntza-bidaia (learning journey) egin eta gero. Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko ekintzailetza-sareak Europan, Asian eta Amerikan dituen hamar laborategietan ari dira ikasten ekintzaileak. Ikaskuntza-bidaiei esker, ikasleek aukera dute beste herrialde batzuetan ekintzailetzaren arloan zer egiten ari diren jakiteko, garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko eta herrialde horietan haien enpresa-proiektuak sustatzeko. Izan ere, 180 LEINNerrek benetako 15 enpresatan (team company izenekoetan) jarduten dute nazioarteko laborategietan.

viajeemprendizajecorea1.jpg

LEINN graduaren helburua hauxe da: ekintzailetza eta berrikuntza ikuspegi global batekin bultzatzea, ikasleek bisitatzen dituzten herrialdeetako erronkarik garrantzitsuenekin lotzeko eta euren proiektuen bidez herrialde horietan negozio berriak garatzeko

Mondragon Unibertsitatetik azaldu dutenez, «MTAren learning journey direlakoak edo ikaskuntza-bidaiak funtsezko osagaiak dira LEINNerren ikasketa-prozesuan. Beste kultura batean partekatzean, elkarri eragitean eta esperimentatzean oinarritutako esperientziak dira». Izan ere, esperientzia horri esker, ekintzaileek taldean ikas dezakete, bai eta beste kultura batean murgildu; elkarlanean esperimentatu; ikuspegi, helburu eta metrika komunak partekatu, eta gainerakoez arduratu ere, emaitza bikainak lortu ahal izateko.

Aurten, Koreara ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetara ere bidaiatu dute Mondragon Team Academyren (MTAren) nazioarteko ekintzailetza-sarearen laborategietatik, hala nola Alemaniara, Euskadira (kanpokoek), Costa Ricara eta Finlandiara. Horrela, 50 taldek baino gehiagok aukera izan dute munduan bidaiatzeko, kultura berriak ezagutzeko eta euren proiektuak beste herrialde batzuetan garatzeko. Zehazki, 5 herrialde bisitatu dituzte, 500.000 kilometro baino gehiago ibili, 300 enpresa baino gehiago bisitatu, 1.000 bezerorekin baino gehiagorekin elkartu eta 2.000 elkarrizketa-ordu baino gehiago egin.

Seul eta proiektuak

LEINNerrek era guztietako proiektuak garatu dituzte Koreako hirian, batez ere gorantz doazen arloetan eta Korea, bere ezagutza aurreratua dela eta, nabarmentzen denetan. Alde batetik, proiektu horietako batzuek smart city edo hiri adimendunen sektoreko joerak eta kasuak aztertzea izan dute xede, bai Espainiako enpresei begira, bai Koreako enpresei laguntzeko bazkide edo aukera berriak bilatzen, hackathon eta antzeko ekitaldietan. Bestetik, arteari lotutako proiektuak ere garatu dituzte team companyek, herrialdeen arteko zubiak eraikitzeaz batera euren jarduera ezagutarazteko.

Aurten, Koreara ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetara ere bidaiatu dute Mondragon Team Academyren (MTAren) nazioarteko ekintzailetza-sarearen laborategietatik, hala nola Alemaniara, Euskadira (kanpokoek), Costa Ricara eta Finlandiara

Besteak beste, proiektu hauek garatu dituzte ekintzaileek: Skink, tatuajean entrenatzeko eta profesionalizatzeko produktuak; Zure Aukera, moda iraunkorraren arloan Korea, Espainia eta Mexiko lotzen dituzten workshops edo lantegiak; K-Entertainment, K-Pop lizentzien banatzaile berria, eta Bayadare, ostalaritzan talentua kudeatzeko proiektua, Asiako merkatuan espezializatuta dagoena —Espainiako merkaturako sushi sukaldaritzako langileak bilatzen ditu, eta Europako talentua Seuleko europar jatetxeetarako—. Bidaia horretan ez dute ahaztu Blockchain teknologia eta horrek eskaintzen dituen aukera berriak. Hala, 3 proiektutan —Kanda, Reaktion eta FTR— sektoreko enpresak ezagutzen aritu dira, horien CEOekin elkartzeko eta baterako sorkuntza-proiektuei ekiteko. Era berean, aukera berriak sortu dituzte espainiar enpresentzat Korean hain hedatuta eta garatuta dauden Non-Fungible-Tokens (NFT) edo token ez-suntsikorrekin.

Ikasle/ekintzaile guztiak lehen aldiz aritu dira elkarrekin Seulen, Koreako MTAren laborategiko LEINNerren bi belaunaldirekin eta LEINN Internationaleko talde batekin batera ikasten. Koreako SKHU unibertsitatearekin elkarlanean egin da ikaskuntza-bidaia, MTAren eta unibertsitate horren arteko lankidetza-hitzarmenari esker.

Azkenik, LEINNerrek sektore berriekin esperimentatu ahal izan dute, adibidez ahots-teknologiarekin (Voice), elikadura-sektoreko Big Datarekin (Entrii) eta Smart Farmingarekin, lehen sektorearen eta naturaren erronkei erantzuteko teknologia horren bidez.

Unibertsitateko ordezkarien hitzetan, «proiektu horiek guztiek agerian jarri dute LEINN graduko ikaskuntza-bidaietan egiten den lan handia eta garatzen diren ekimenak. MTAren metodologiak, jarduna ez ezik, gogoeta eta ikaskuntza ere hartzen ditu barne, taldean sortuz ikasten baitugu».

 

 

 

Administrazio eta enpresa irakaskuntza

Irakaskuntza unibertsitate zentroa