Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Lehendakariak eta MONDRAGON Korporazioak bat egin dute Coprecirekin, 50. urteurrenean
1963an, 40 laguneko talde batek Copreciren jarduerari ekin zion (Prezisiozko osagaiak, gazteleraz COmponentes de PRECIsión) gas balbulak fabrikatzen. Gaur egun, Copreci enpresa globala da, 1.400 pertsona baino gehiagoz osatua eta mundu osoan zehar 7 produkzio planta dituena. Bere negozio zifra bateratua 185 milioi eurotara iristen da.
Copreci munduan dagoen etxetresna elektrikoetarako osagaien fabrikatzailerik nagusietakoa da. Merkatuan erreferentea da gasaren kontrol-erregulazio funtziorako eta ur ebakuaziorako konponbide diren osagaietan. Bere bezeroen artean etxetresna elektrikoen marka nagusiak daude, esaterako Bosch Siemens, Whirlpool, Indesit, Electrolux, General Electric, Fagor, Miele, Haier , Weber eta Char Broil.
Produktu katalogoa
Coprecik honako produktuak fabrikatzen ditu bere instalazioetan:
- Balbulak, termostatoak, gasa kontrolatzeko sistema elektronikoak, kondukzio elementuak … gas bidezko sukalde, gaineko sukalde, barbakoa, berogailu eta labeetarako.
- Indukzio bidezko gaineko sukaldeetarako sorgailuak.
- Ura husteko ponpak eta birzirkulazio ponpak… garbigailu eta ontzi garbigailuetarako.
Nazioartean zabaltzea
Copreci aitzindaria izan zen MONDRAGON Korporazioan nazioartekotzeari dagokionez, 1989an Copreci Mexiko sortu zuenean, hori izan baitzen Korporazioak atzerrian izan zuen lehen planta. Mexikokoaren ondoren, honako ekoizpen plantak etorri ziren: Txekiar Errepublika (1996), Italia (2002), Turkia eta Brasil (2003), eta Txina (2004).
7 herrialde horietatik Copreci mundu osora heltzen da, merkatuetara egokituta, eta kudeaketa sistema berarekin eta know-how teknologiko berarekin. Gaur egun, bere fakturazioaren % 65 baino gehiago Aretxabaletan duen bere egoitza zentralean eragiten da.
Gaitasun teknologikoa: 280 patente baino gehiago
Copreciren identitatearen ezaugarrien artean bere Gaitasun Teknologikoa eta Bezeroarenganako orientazioa nabarmentzen dira. Europan, AEBetan eta Txinan, besteak beste, 280 patente baino gehiago ditu Coprecik, bere jarrera berritzailearen bermearen adierazle. Halaber, etxetresna elektrikoen erabilera errazten eta funtzioak gehitzen dizkien irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkie Coprecik bere bezeroei. Zentzu horretan azpimarragarriak dira, besteak beste: Smart cookinga, gas bidezko gaineko sukaldeak kudeatzeko sistema elektronikoa; Ecook serieko indukzioa, potentziaren kontsumoa aurrez ezarritako muga batzuetan kudeatzen uzten duena; eta Remotion agintea, gas bidezko berogailuetarako.
Gaitasun teknologia hori industria prozesuetan aplikatuta, Copreci gai da oraindik ere eskulan merkeagoa duten zonaldeetan modu globalean lehiatzeko, prozesu automatizatuetatik abiatuta eta energiaren arrazoizko erabilera eta kontsumoa oinarri izanda.
Oraina arrakastatsua, eta etorkizuna itxaropentsua.
Gaur egungo egoera ekonomiko latz honetan, Copreci enpresa proiektu errentagarria da, nazioartean ezarpen zabala duena eta lanpostuak sortzen duena. Hain zuzen ere, 2009an krisia sentitzen hasi zenetik, Copreci hemen hazi egin da 70 lanpostu gehiagorekin.Horrela bada, merkatuaren egoera gorabehera, Coprecik baikortasunez begiratzen dio etorkizunari, Europako Erkidegoa inguratzen duten herrialdeetan, Amerikan eta Asian hazteko asmoarekin.