Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Lehendakaria MONDRAGONen Industria Kontseiluan
Urkullu lehendakariak MONDRAGONen Industria Kontseiluak gonbidatuta hartu du parte organo korporatiboak gaur eginiko saioan. Bilera Otaloran izan da, Korporazioaren kooperatiba eta enpresa heziketarako zentroan. Lehendakariarekin batera Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua izan da. Bilkura baliagarria izan da erakunde biek ikuspegi industrialetik orain arte garatutako lan ildoen deskargua egiteko eta egoerari buruzko diagnostikoa partekatzeko, baita etorkizunerako funtsezko jarduera ildoak identifikatzeko ere.
Era berean, Euskadiren industria eta ekoizpen bokazioari balioa eman dio topaketa honek. Llehendakariak nabarmendu duenez, "Jaurlaritzak eta erakundeek industria politikak lehenesten jarraituko dute, defendatzen dugun eredu produktibo eta ekonomikoarekin bat etorriz". Automozioari ere erreferentzia egin dio: "Premiazkoa da apustu ausarta eta irmoa egitea; sektore horretan gure aktiboei eusteko estatu eta Europa osorako estrategia". Covid-19 krisialdian kooperatibek hainbat arlotan egindako lana eskertzeaz gain, "ekonomia eta enplegua suspertzeko estrategiari begira, lankidetza” eskatu dio lehendakariak Korporazioari, “gertu-gertutik ezagutzen baitituzue merkatuaren errealitatea, nazioarteko lehiakortasunaren gakoak eta etorkizuneko sektoreak; etorkizunerako gakoa den lankidetzaren adibide zarete" aitortu dio lehendakariak MONDRAGONi .
Bestalde, Iñigo Ucinek, MONDRAGONeko lehendakariak, erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza aipatu du eta "Euskadiren, Espainiaren eta Europaren artean modu sinkronizatuan eta azkar jarduteko beharra”. Zentzu horretan MONDRAGON prest agertu da erakundeekin elkarlanean aritzeko krisi honi aurre egite aldera. Ucinek gaineratu duenez, "Erronka garrantzitsua da, exijentzia handikoa, eta parte hartze zabala eskatzen duena, bai enpresen baitan, bai enpresen artean, baita enpresen eta erakundeen artean ere".
MONDRAGONen Industria Kontseilua: taldeko industria dibisioen arduradunak hilero biltzen dituen Korporazioko organoa da eta industria negozioen bilakaera izaten du aztergai, baita taldearen jardueretarako estrategikoak diren gaiak ere.