Lehen sorospeneko teknikak ezagutu eta praktikatzearen garrantzia
Istripua ikusten duen pertsona orok, laguntza eskaini beharko du. Zer egin ez dakiela gertatuz gero, gutxienez anbulantzia eta autoritateei abisua ematera derrigortuta dago. Izan ere, legez babestuta dago istripu baten aurrean laguntza eskaini eta bakoitzaren ezagutzen arabera laguntza ematea. Beraz, esan daiteke, pertsona guztien betebeharra dela horrelako egoera baten aurrean laguntza ematea. Lagundu era askotan egin daiteke, ez da inoiz teknikarik aplikatuko, aurretik ezagutzen ez badira.
Egunerokotasunean, etxean zein lanean, eman daitezke egoerak; itolarri, erredurak, zauriak eta odoljarioak, elikagai edo medikazio batek eragin dezaken shock analfilaktikoen aurrean, laguntza emateko prest egoteak ondorio larriagoak ekiditea suposatzen du.
Lehen laguntzen oinarriak haurrak direnetik barneratu beharreko kontzeptuak dira, hala babesten du 126/2014ko otsailaren 28ko Errege Dekretuak. Gainera, pedagogiako adituen arabera, pertsonak bizitzako lehen etapan gaitasun handia dauka ezagutza berriak barneratzeko betiere erakusteko era erakargarria baldin bada. Jakina da, teknikak aplikatzeko indar minimo bat beharrezkoa dela, baina, herritar guztiek bezala, laguntza eskatzeko eta 112 zenbakira deitzeko gai dira guztiak.
Egunerokotasunean, etxean zein lanean, eman daitezke egoerak; itolarri, erredurak, zauriak eta odoljarioak, elikagai edo medikazio batek eragin dezaken shock analfilaktikoen aurrean, laguntza emateko prest egoteak ondorio larriagoak ekiditea suposatzen du. Hain ohikoak ez diren egoerak ere suerta dakiguke besteak beste; istripuak, bihotz biriketako geldialdi, epilepsiak eragindako konbultsioak, iktusa, hipogluzemia… eta egoera hauen kudeaketa eta beharrezko laguntzak ematen jakitea balio du. Istripuen kasuan laguntza eman eta jaso behar duen pertsonen babesa ezinbestekoa da.
Bihotz biriketako geldialdi baten aurrean, teknikak aplikatzeaz gain, teknologiaren aurrerapenari esker, badago desfibriladore erdiautomatiko (DEA) bat. Aparatu honen erabilera egoki batek, bihotz-biriketako suspertzea ahalbidetu dezake larrialdietako anbulantzia etorri bitartean. Desfibrilatzaile erdiautomatiko hauek herriko eremu publiko gehienetan aurkitzen dira, baita, enpresa ia guztietan ere. Aparatu hau, guztiek erraz ikusi eta erabili dezaten diseinatuta dago aparatua.
DEAren funtzio garrantzitsuena bihotzaren erritmoa aztertu eta hau normalizatzea da, desfibrilazio bat emanez. Aparatu hauek oso automatizatuta daude, beraz, pertsonak piztu eta desfibrilazioaren baimena ematean botoiari sakatzea besterik ez du egin behar.
Gainera, aparatu hauek laguntza ematen dagoen pertsonari argibideak ematen dizkio, egin behar dituen pauso guztiak argi azalduz.
Laburbilduz, lehen laguntzen inguruko ezagutzak izateak egoera zehatz batzuk ekidin edo/eta ondorioak gutxitzera laguntzen dute. Besteak beste ezagutzak izatearen abantailak hauek dira:
- Erraz gaindi daitezkeen egoerak osasun arazo larria bilakatzea saihestuz.
- Egoera larritu dezaketen arriskuak ezabatu eta emergentzia telefonora deitu ahalik eta azkarren.
- Laguntza behar duen pertsonak dituen sintomak identifikatu eta behar izango balu osasun langileei egoeraren inguruko beharrezko informazioa ematen jakitea.
Teknika sinpleak diren arren argi eta hotz jokatu behar da egoera hauetan eta egiten diren teknikak zertarako egiten diren argi izatea. Baina egunerokotasunean beharrezkoak ez ditugunez, ahaztu egiten dira.
Osartenen uste dugu oinarrizko ezagutza hauek izatea eta gogoratzea garrantzitsua dela. Horregatik, enpresekin lankidetzan aritzen gara langileei formazio hauek emanez.
Gai honen inguruko interesa baldin badaukazu eta egoera horien aurrean behar bezala jarduteko prest egon nahi baduzu jarri Osartenekin harremanetan helbide honetara mezua bidaliz : osarten@osarten.com .