Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leartikerrek medikuntza gailu berritzaileetan oinarritutako europear proiektua zuzenduko du
Leartikerrek europar proiektu berri bat jarri du abian, zentro teknologikoak berak zuzenduko duena, eta beste europar eta Espainiako erakunde batzuekin elkarlanean arituko da. LGMed bi urte eta erdiko iraupena duen mugaz bestaldeko europar lankidetza proiektua da, eta bere helburu nagusia Aquitania-Euskadi-Navarra herrialdeko polimeroen enpresen dibertsifikazioa osasun eremurantz hobetzea da, medikuntzako gailuen 4 prototiporen garapena sustatuz.
Interreg POCTEFA programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera %65ean finantzatutako proiektu honetan, Leartikerrekin batera beste bost bazkidek parte hartzen dute: Clínica Universitaria de Navarra (CUN), Centre Hospitalier Universitaire (CHU Toulouse), Asociación de la Industria Navarra (AIN), Cámara de Comercio de Bayona (CCIBayonne) eta la Universidad de Pau (UPPA).
Osasunaren sektorearen beharrizanen inguruan ezagutza handia dago ospitaletako profesionalen artean, baina industria sarea ez da gai horiek ulertzeko eta irtenbideak bilatzeko. Proiektu honen bidez beharrizan horiek ulertu nahi dira eta industria sarearen gaitasunak egokitu horiei irtenbideak emateko.
Pasa den martxoaren 12an ospatu zen partzuergoaren lehenbiziko bilera, Kick Off Meeting telematiko bat egungo egoeraren ondorioz, non proiektuaren komunikazioarekin eta aukeren bilaketarekin lotutako lehenengo ekintzak abian jarri ziren.
Medikuntza-gailuen proposamen berritzaileak finantzatuko ditu Leartikerrek
Proiektuaren baitan egin den lehenengo ekintzetako bat termoplastiko eta LSR silikonaz garatutako medikuntza-gailuen proposamen berritzaileak jasotzeko mailing bat egitea izan da Aquitania (CCI Bayonne), Euskadi (Leartiker) eta Nafarrroa (AIN) lurraldeetako espezializazio honetan lan egiten duten enpresen artean.
Leartikerrek prototipoen garapena eta beraien bideragarritasun-ikerketa finantzatuko ditu LGMed proiektu honen bitartez. Programaren luzeera kontutan izanda (2022ko maiatzean bukatuko da), jasotako proiektuen artean izaera berritzaileena eta merkatura denbora epe motzean irteteko ahalmena dutenak lehentsiko dira. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 15era arte, parte hartzeko galdetegia eta proiektuaren fitxa betetzeko esteka honen bidez egin daiteke edo Leartikerrera deituta.
Parte hartzen duten enpresek egiten dituzten ekarpenen konfidentzialtasuna errespetatuko da momentu oro eta ez da informaziorik hedatuko enpresen baimenik gabe.
Proiektu honen baitan sustatuko den zentro teknologiko, unibertsitate eta ospitaleen arteko elkarlanari esker, garatzen diren gailuek erantzuna emango diote osasun sektoreak duen beharrizan errealari. Gainera, etorkizunera begira, proiektu honekin bat egiten duten enpresek gailu horrek merkaturatzeko aukera izango dute, egindako ikerketaren emaitzak merkatura heltzea ahalbidetuz. Proiektua bukatzen denean ezagutzaren trukaketa eta elkarlanerako dinamikak jarraipena izango dute, medikuntza gailuen garapenean lanean jarraitzeko aukera izateko.
Proiektuaren azken helburua medikuntza gailuen 4 prototipo garatzea da eta horiek industria sektorera eramateko prestatzea.