Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leartikerrek INNOLACT aurkeztu du International Cheese Festival-en
Leartiker zentro teknologikoak Donostiako Kursaalean ospatu den International Cheese Festival-en INNOLACT proiektu europarra aurkeztu du. Herrialde mugakideen (Espainia-Frantzia-Andorra) elkarlanean oinarritzen den proiektu honek esnekien sektore tradizionalari bultzada eman nahi dio berrikuntzaz baliatuz. INNOLACT proiektua INTERREG-POCTEFA Programaren baitan kokatzen da eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera finantzatuta dago.
Leartikerrek zuzentzen duen proiektu honetan parte hartzen duten 9 bazkideek (HAZI, Idiazabalgo Udala, Union des Producteurs Fermiers 64, Association des Producteurs Fermiers du Pays Basque, Lycée Jean Errecart, Escola Agrària del Pirineu, Ajuntament de la Seu d’Urgell y Universidad de Vic), proiektua zentro teknologiko eta esnekien sektore tradizionaleko enpresa txikien elkarlanean oinarrituko dute. Lehenengoek dibertsifikazioaren bitartez berrikuntza bultzatzeko beharrezkoak diren medio eta ezagutzak dituzte eta produktore txikiak dira merkatuaren beharrizanak, eta propioak, ezagutzen dituztenak eta horregatik dira ezinbestekoak prozesu honetan, berrikuntza bide berrien diseinuan laguntzeko.
Proiektuak iraungo duen 3 urteetan zehar egingo den lana, emaitzak lortzera eta enpresa ehunak duen berrikuntzaren eskuragarritasunera bideratuta egongo da, modu horretan, produktu berrien elaborazio eta merkaturatze kostuak bere gain hartu ahal izango dituztela ziurtatzeko:
- Berrikuntza beharrezkoak diren ezagutzei lotuta joan behar da, horregatik, sektorearen konpetentzia profesionalak indartuko dira, enpresa txiki eta autonomoei zuzendutako mintegi eta prestakuntza ekintzen bitartez.
- Ekoizleek burutzen duten jardueraren ikuspuntu ekonomikoa eta ingurumen arloko ikuspuntua kontutan izanda, esnearen erabilera eta produkziorako lan-metodologia egokienen inguruan eta kudeaketa jasangarri batek duen garrantziaz kontzientziatzea, proiektu honen beste erronketako bat da.
- Produktuen merkaturatze prozesuan laguntzeko, INNOLACT proiektuak produktuen aurkezpenean eta salmenta bideen metodologietan berrikuntzaren aldeko apustua egingo du. Horretarako, tokiko eta nazioarteko azoka garrantzitsuenetan parte hartuko dute, ekoizleei ezezik azken kontsumitzaileari ere, garatutako produktuak ezagutzera eman eta merkatuan esneki produktu tradizionalen posizionamendu hobeago bat lortzeko.
- Azkenik, Herrialde Mugakideetako Esneki Ekoizleen Elkarte bat sortuko da proiektuan lortutako aurrerapausoak eta emaitzak zabaltzen laguntzeko eta esneki-enpresen arteko ekintzak koordinatu eta burutzeko batasun lokarri bat izateko.